2.11. Arabako zerga araudiari lotuta nago eta establezimendu iraunkor bat daukat Arabatik kanpo. Establezimendu horren fakturek TicketBAI betebeharra bete behar dute?
Bai. Arabako zergapeko baten jarduera orok dakar TicketBAI betekizunen araberako faktura egiteko betebeharra. Adibidez: Arabako zergapeko batek PFEZaren aitorpena Araban aurkezten du eta denda bat du Burgosen. Burgosko dendan TicketBAI fakturak egin beharko ditu.