2.9. Kalez kaleko salmentan dihardut. TicketBAI sistema ezarri behar dut? - araba
2.9. Kalez kaleko salmentan dihardut. TicketBAI sistema ezarri behar dut?
Bai. TicketBAI jarduera ekonomiko bat egiten duten zergadun guztiei aplikatzen zaie, jarduera hori lokal batean modu iraunkorrean edo kalez kaleko salmentaren bidez egiten den kontuan hartu gabe. Egiten den eragiketa bakoitzeko, XML fitxategia sortu beharko da, era elektronikoan sinatu, Arabako Foru Ogasunera berehala bidali, eta faktura bezeroari igorri, TicketBAI identifikatzailea eta QR kodea txertatuta dituela.
Gaur egun, badira merkatuan TicketBAI betebeharra betetzeko gai diren soluzio teknologiko merkeak, XML fitxategiak sortzeko eta Ogasunera berehala bidaltzeko gai diren gailu eramangarriak erabiliz, kable bidezko konexioaren beharrik gabe
