20.1. Nola eman QR koderik ez duen edo QR okerra duen ticket edo faktura baten berri?

Arabako araudiari lotutako zergadunek jaulkitako faktura eta ticket guztiek TicketBAI araudia bete behar dute eta QR kode bat izan, mugikorrarekin eskaneatu ahal izateko.
Zure fakturaren edo ticketaren QR kodea mugikorraren kamerarekin eskaneatzen baduzu, eta emaitza erakusten dizun pantailak mezu berde bat badu, esan nahi du QR kodea zuzena dela.
Aldiz, zure fakturaren edo ticketaren QR kodea mugikorraren kamerarekin eskaneatzen baduzu, eta emaitza erakusten dizun pantailak mezu gorri bat badu, esan nahi du QR kodea ez dela zuzena. Halakoetan, faktura edo ticket osoaren argazki bat bidali behar duzu, azter dezagun. Esteka honen bidez egin dezakezu: Iruzur fiskala prebenitzeko herritarren lankidetza 

Ticketak ez badu QR koderik edo TBAI identifikatzailerik, bidali faktura edo ticket osoaren argazki bat, azter dezagun. 

volver atrás  Itzuli