3.4. Erretiratzeko adinetik hurbil dagoen zergadun batek ba al du salbuesteko eskubiderik, langileak partzialki kopntratatuta izan baditu?

Salbuespena ezin izango da egin lanaldi partzialeko kontratazioa egin bada edo kontratazioa aldi baterakoa izan bada borondatezko arrazoiengatik, hala nola herriko jaiengatik edo Gabonetako edo udako errefortzuagatik.

Besteren konturako langileren bat kontratatu den kasuetan soilik eman ahal izango da salbuesteko aukera, baldin eta kontratazio hori aldi baterakoa izan bada eta bat-bateko, ustekabeko eta nahi gabeko arrazoi edo kausagatik. Zehazki, halakotzat joko da, TicketBAI betebeharraren titularrari dagokionez, gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko bajarekin batera gertatzen bada, edo ezinbestezko kausagatik, hala nola konfinamenduagatik, mugak ixtearen ondorioz bidaia batetik ezin itzultzeagatik, etab.

Salbuesteko arrazoi hori dagoela egiaztatzeko, kontuan hartuko da, batez ere, bat ote datozen bi egoeren iraupena eta datak, eta behar bezala egiaztatuta egon beharko dute.

volver atrás  Itzuli