3.5. Erretiratzeko adinetik hurbil dagoen zergadun batek ba al du salbuesteko eskubiderik, nahitaez elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera bat egiten badu?
Elkargoko kide izateko betebeharra dagoenean, salbuesteko eskaera ukatuko da, beste arrazoi gehigarririk ez badago. Horrelako kasuetan, ez da arrakala digitalik ikusten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera Zerga Administrazioarekin harreman telematikoak izateko betebeharra duten pertsonak edo entitateak baitira.