4.1. Zer behar dut TicketBAI sistemaren betebeharra betetzeko? - araba
4.1. Zer behar dut TicketBAI sistemaren betebeharra betetzeko?
Fakturazioa egiteko erabiltzen den gailuak, ekipoak edo makinak hauexek burutzeko gauza izan behar du:
- a) Era elektronikoan sinatutako fitxategi informatikoa sortzea (beraz, ziurtagiri digitala behar da).
- b) Aurreko a) letran xedatutakoaren arabera sortutako fitxategi informatiko bakoitza zerga administrazioari berehala bidaltzea (beraz, Interneteko konexioa behar da).
- c) Fakturan, faktura edo frogagiria identifikatzeko kode bat eta QR kode bat txertatzea.
Beraz, TicketBAI betebeharra betetzeko, softwarea, edo fakturazio-programa, Interneterako konexioa eta ziurtagiri digital bat behar dira.
