4.3. Non eskura dezaket TicketBAI sistema ezartzeko softwarea? - araba
4.3. Non eskura dezaket TicketBAI sistema ezartzeko softwarea?
TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, beste edozein fakturazio programa bezala.
Zerga administrazioak sistemaren zehaztapen teknikoak argitaratu ditu, software garatzaileek bezeroei merkaturatzen dizkieten programetan TicketBAIko eskakizunak txerta ditzaten.
Software batek baldintza horiek guztiak betetzen dituela ulertuko da TicketBAI software-erregistroan inskribatuta dagoenean. Erregistro hori pertsona eta erakunde garatzaileek eta
TicketBAI softwareek osatzen dute, urriaren 5eko 48/2021 Foru Dekretuaren 21. artikuluak eta hurrengoek ezartzen duten legez.
Gainera, Arabako Foru Ogasunak FakturAraba izeneko doako aplikazioa jarriko du zergadunen eskura, TicketBAI baldintzak betetzen dituzten fakturak sortzeko, inolako muga kuantitatiborik gabe.
FakturArabari buruzko informazioa aurkituko duzu webgunean: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/fakturaraba
