4.6. Zer muga izan dezake ogasunaren webguneko aplikazioa, FakturAraba, erabiltzeak merkatuko fakturazio programa baten aldean? - araba
4.6. Zer muga izan dezake ogasunaren webguneko aplikazioa, FakturAraba, erabiltzeak merkatuko fakturazio programa baten aldean?
Doako web aplikazioa eguneroko fakturen bolumen handirik jaulkitzen ez duten zergadunentzat pentsatuta dago, baina aplikazioaren erabilera ez dago mugatuta. Oinarrizko aplikazioa da, erabilerraza. Zergapekoek fakturak sortu ahal izango dituzte, TicketBAI sistemaren baldintza guztiak beteta, paperean inprimatu edo bezeroei bidali ahal izango dizkiete formatu elektronikoan, baina inola ere ez ditu ordezkatuko merkatuko egungo fakturazio-sistemak.
Zergadun gehienek erabil badezakete ere, ez da baliozkoa izango BEZ zergan (Erakunde Taldeen Araubide Berezia) edo eragiketa zehatz batzuetan zerga araubide berezia dutenentzat.
Administrazio publikoei fakturak egiteko ere ez du balio FakturaBAIk, ez baititu betetzen faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritako baldintzak, ez baitu betetzen Facturae formatua.
Euskal administrazio publikoekin lan eginez gero, ef4ktur programa gomendatzen da.
