5.2. Erregistroan inskribatutako softwarea eskuratu edo harpidetu behar da? - araba
5.2. Erregistroan inskribatutako softwarea eskuratu edo harpidetu behar da?
Inskribatutako softwareren bat eskuratzeko edo harpidetzeko betebeharrik ez dagoen arren, eta erregistroan inskribatuta ez dagoen software bat erosteagatik zehapen espezifikorik ezarrita ez dagoen arren, beharrezkoa da inskribatuta egotea, XML eskema betetzeko eskatzen baita, bai eta alta lizentziaren ziurtagiriaren zenbaki bat ere, inskribatzean ematen dena.
Pentsatzekoa denez, inskribatutako software orok jarduteko behar duten lizentzia edo kodea benetakoa eta egiazkoa da. Software bat berme horiek gabe ezartzeak TicketBAI sistemaren betebeharra erabat ez betetzea ekar dezake.
Era berean, TicketBAI betebeharra betetzea dago Foru Ogasunak zergapekoen eskura jartzen duen doako aplikazioaren bidez: FakturAraba, ez baitu urtero egin daitezkeen fakturen mugarik kopuruari dagokionez.
