5.3. Ef4ktur aplikazioa erabiltzen dut. Beste software bat behar dut ticketbai sistemaren betebeharra betetzeko?

Ef4ktur Software Erregistro bermatzailean inskribatuta dago; beraz, programa hori erabiliz egin dezakezu fakturazioa, TicketBAI sistemaren betebeharra beteta.

Gainera,Ef4ktur baliagarria da administrazio publikoei fakturak egiteko, faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak ezarritako baldintzak betetzen baititu.

volver atrás  Itzuli