5.4. Fakturak eta TicketBAI sistemari atxikitako xml fitxategi bateragarriak jaulki ditzaket nire fakturazio softwarea, Ef4ktur eta, kasuren batean, FakturAraba aplikazioak erabiliz? - araba
5.4. Fakturak eta TicketBAI sistemari atxikitako xml fitxategi bateragarriak jaulki ditzaket nire fakturazio softwarea, Ef4ktur eta, kasuren batean, FakturAraba aplikazioak erabiliz?
Guztiz bateragarria da fakturazio software bat baino gehiago erabiltzea, besteak beste, Ef4ktur eta FakturAraba fakturazio softwareak.
Garrantzitsuena da fakturazio software guztiek Araban TicketBAI sistemaren betebeharra betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzea, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiak online bidaltzea eta guzti.
Hori bai, fakturek serie bereizia izan beharko dute erabiltzen den software bakoitzeko, fakturok bereizi ahal izateko.
Gainera, gogoratu behar da Ef4ktur bakarrik dela baliagarria fakturak Administrazio Publikoei egiteko, faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak ezarritako baldintzak betetzen baititu. FakturaBAI-k ez du balio fakturak betetzeko eta administrazioaren faktura elektronikoen sarrera puntu orokorrera bidaltzeko, ez baitu Facturae formatua betetzen.
