6.1. Sistema ezartzeko egutegia. Zein izango da lehen tartea?

Urtarrilaren 1etik aurrera, borondatez egin nahi duten zergapekoek TicketBAI betebeharra bete dezakete.

2022ko apirilaren 1ean, TicketBAI ezarri beharko dute pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek eta zerga aholkularitza eskaintzen duten eta Arabako Foru Ogasunaren erakunde laguntzaile diren pertsona juridikoek.

2022ko uztailaren 1ean, TicketBAI ezarri beharko dute 1. atalean, 652.1 epigrafean, alta emanda dauden zergadunek: sendagaien, osasun-produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako merkataritza; 2. atalean, berriz, atal horretako epigrafe guztietan alta emanda daudenek, hau da, lanbide jarduera bat egiten duten guztiek.

2022ko abenduaren 1ean sartuko dira gainerako zergadunak TicketBAIn.

volver atrás  Itzuli