8.4. Zer alde dago gailuaren ziurtagiriaren, erakundearen ordezkariaren ziurtagiriaren eta erakundearen zigiluaren artean?

Gailuaren ziurtagiria ziurtagiri ez-kualifikatua da, eta gailu bakarra baino ez du identifikatzen; erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, berriz, ziurtagiri kualifikatua eta pertsonala da, edozein administrazioren aurrean erakundearen ordezkaritza ahalmena duen pertsona bat ordezkatzen duena, oro har, beste ahalmen zabal batzuen artean.

Gailuaren ziurtagiria, euskal administrazioen eremuan, TicketBAI fitxategiak sinatu eta bidaltzeko bakarrik erabil daiteke, eta erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, berriz, hainbat izapidetan erabil daiteke. Gailuaren ziurtagiria sinadurari lotutako pasahitzik gabe instalatu ohi da; erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, aldiz, nahiz eta pasahitzik gabeko software bertsioan instalatu daitekeen, ez da gomendatutako jardunbidea.

Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da, eta erakundearen ordezkariaren ziurtagiriarena, berriz, 4 urtekoa.

Bestalde, gailuaren ziurtagiria, kualifikaziorik gabeko ziurtagiria da, gailu bakarra identifikatzen duena; erakundearen zigilua dokumentuak eta fakturak erraz eta arin zigilatzeko tresna da, jatorria zigilua erabili den erakundea dela bermatuta.

Euskal administrazioen eremuan, gailuaren ziurtagiria TicketBAI fitxategiak sinatu eta bidaltzeko bakarrik erabil daiteke; erakundearen zigilua, berriz, hainbat izapidetan erabil daiteke, baina ezin du borondatearen adierazpena adierazi, identitate hutsa baizik. Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da, eta erakundearen zigiluarena, berriz, 3 urtekoa

El certificado de dispositivo, en el ámbito de las administraciones vascas, solo se puede utilizar en la firma y envío de ficheros TicketBAI, mientras que el sello de entidad se puede utilizar en múltiples tramites,si bien no puede manifestar una declaración de voluntad, sino una mera identidad. La duración del certificado de dispositivo es de 10 años, mientras que el sello de entidad tiene una duración de 3 años.

volver atrás  Itzuli