9.13. Noiz bete behar dute TicketBAI sistema hartzaileak bidalitako fakturek eragiketa gauzatu duen enpresaburuaren izenean eta haren kontura? - araba
9.13. Noiz bete behar dute TicketBAI sistema hartzaileak bidalitako fakturek eragiketa gauzatu duen enpresaburuaren izenean eta haren kontura?
Eragiketaren hartzaileak jaulkitako fakturak TicketBAI sistemari lotuko zaizkio soil-soilik bi operadoreak (igorlea eta hartzailea) foralak badira eta biak TicketBAI sistema betetzera behartuta badaude.
Igorlea sistemari loturik ez badago eta hartzailea bai, faktura horiek ez zaizkio TicketBAI sistemari lotuko.
Igorlea TicketBAI sistemari lotuta badago eta hartzailea ez (gerta daiteke hartzaileari, forala izan arren, sistemaren derrigortasuna artean ez aplikatzea), faktura horrek ere ez ditu TicketBAI baldintzak bete beharko.
Beraz, eragiketaren hartzaileak jaulkitako fakturetan, bi operadoreak sistemara behartuta dauden unetik aurrera baino ez da bete beharko TicketBAI sistemaren beharkizuna.
