9.14. Nola bidali behar ditu jaulkitzaileak TicketBAI fitxategiak fakturak hartzaileak jaulki baditu?

Faktura hartzaileak jaulkitzen badu, hartzaileak bete behar du TicketBAI betebeharra, betiere PFEZren edo SZren foru araudiaren mende badago. Bi modutan egin daiteke (48/2021 Foru Dekretuaren 15.artikulua dionaren arabera):

a) Eragiketaren pertsona edo erakunde hartzaileak (bezeroak) egin dezake, faktura jaulkitzean, hornitzaileari dagokion Foru Ogasunera bidalita XML fitxategiak.

b) Pertsonak edo erakundeak berak (hornitzaileak) egin dezake, zergapeko jaulkitzaile gisa, faktura onartu bezain laster, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Departamentuko foru diputatuak ezarritako modu-lekuetan.

Fakturak hartzaileak jaulkitzen dituenean, XML fitxategiak pertsona edo erakunde jaulkitzaileak berak bidaltzen baditu Zerga Administraziora -a) kasua-,komenigarria da eta gomendatzen da hartzaileak faktura igorri aurretik zirriborro bat bidaltzea jaulkitzaileari, akatsik ez dagoela egiazta dezan.

Zuzenketa egiten bada, ondoren faktura jaulki behar da, hartzaileak faktura eta XML fitxategia egin ditzan eta biak jaulkitzaileari bidal diezazkion. Jaulkitzaileak faktura onartu ondoren, TicketBAI fitxategia bidali behar dio Zerga Administrazioari.

Jaulkitzaileak gerora ezetsitako fakturak sortzea saihestea da helburua; izan ere, horien fitxategiak TicketBAIra bidali behar dira, faktura horien kateatzea ez hausteko.

Hornitzailea arduratzen bada -b) kasuan- hartzaileak egindako faktura baten TicketBAI fitxategia bidaltzeaz, aukera bat gaitu da esteka honetan, faktura eta XML fitxategia jaso eta onartu ondoren fitxategiak igotzeko:https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai/bidalketa-geroratuak

Hornitzaileak 8 egun naturaleko epean igo beharko ditu fitxategiak, faktura egin denetik zenbatzen hasita.

 

volver atrás  Itzuli