9.15. Zer gertatzen da faktura jaulkitzaile batek ez badu onartzen hartzaaileak bidaltzen dion faktura? - araba
9.15. Zer gertatzen da faktura jaulkitzaile batek ez badu onartzen hartzaaileak bidaltzen dion faktura?
Fakturak hartzaileak jaulkitzen dituenean, TicketBAI fitxategia fakturaren hartzaile den jaulkitzaileak berak (bezeroak) bidaltzen badu, eta faktura jada jaulki bada, nahiz eta gero jaulkitzaileak (hornitzaileak) ez onartu, zerga administraziora bidali behar da, eta dagokion baliogabetze fitxategia ondoren bidal daiteke.
Hala egin behar da zenbakiak eta kateamendua direla eta; izan ere, adierazi bezala egin ezean, kateatze errore bat gertatuko litzateke hartzaileak faktura jaulki eta jaulkitzaileak (hornitzaileak) onartuko ez balu, administrazioak ez bailuke ezetsitako fakturari dagokion fitxategia izango, ezta haren baliogabetzerik ere. Hori dela eta, faktura ezetsia izan arren, kateatze errorerik izan ez dadin, nahitaezkoa da jaulkitzaile hartzaileak (bezeroak) TicketBAI sistemara bidaltzea ezetsitako fakturari dagokion fitxategia eta faktura baliogabetzeko geroko fitxategia.
