AURRETIKO HITZORDUA

 

Aurretiko hitzordua eska dezakezu Arabako Foru Ogasuneko bulegoetan, errenta aitorpena egiteko edo Rentafácil proposamena aldatzeko.

 

 
calendario campaña Renta Alava

 

 

HASIERA 

APIRILAK 9

calendario campaña Renta Alava

 

 

AMAIERA  

EKAINAK 5
 

 

 

Rentafácil-en proposamena aldatu
nahi duzu?

Rentafácil-en proposamena jaso eta aldaketaren bat egin nahi baduzu, Ogasunaren bulegoetara etorri behar duzu, hitzordua eskatu eta gero.

Errenta hitzordua eskatu araban  Rentafácil aldatzeko aurretiko
hitzordua eskatzea

Hala ere, kontua aldatu besterik ez baduzu egin nahi, zeure finantza erakunde laguntzailera joan beharko duzu

Foru Ogasuneko bulegoetan aitorpena egin nahi duzu?

Rentafácil-en proposamena ez baduzu jaso eta Foru Ogasuneko bulegoetan aitorpena egin nahi baduzu, hemendik hitzordua eska dezakezu.

Errenta hitzordua eskatu araban Aitorpena egiteko aurretiko
hitzordua eskatzea

 

 


Gogoan izan ezin dela aitorpena Ogasuneko bulegoetan egin 2025eko ekitaldian honako hauek egin dituztenek:

  • Jarduera ekonomikoren batean aritu direnek edo jarduera ekonomikoren bat garatzen duten eta errentak eratxikitzeko araubideren batean dauden entitateetako bazkideak izan direnek.
  • Ohiko etxebizitza saldu dutenek.
  • Higiezinak edo akzioak saltzeko hiru eragiketa baino gehiago egin dituztenek.
  • Kotizatu gabeko merkataritza sozietateen partaidetzak saldu dituztenek.
  • Turismo alokairurako higiezinak dituztenek.
  • Lekualdatutako pertsonen araubide bereziari atxikitzen zaizkionek.
  • Etxebizitzak ez diren bi higiezin desberdin baino gehiagoren kapital higiezinen etekinak lortzen dituztenak.
  • Oinordetzaz edo dohaintzaz, irabazpidezkoak desegin izanaz edo indibisoa utzi izanaz, gehiegizko esleipenarekin, eskuratutako higiezinak eskualdatzen dituztenak.
  • Kriptomonetak eskualdatu dituztenak.

 

* Gogoan izan: proposamena onartu edo autolikidazioa aurkeztu baduzu, emandako hitzordua automatikoki ezeztatuko da.

 

Baimena

Foru Ogasuneko bulegoetan beste pertsona batzuen errenta aitorpena egiteko edo aldatzeko, beharrezkoa da baimen hau eta NANaren fotokopia ekartzea.

Baimena deskargatu

 

Errenta hitzordua eskatu araban

Gasteizko ogasun bulegoa

Samaniego kalea, 14

01008 Vitoria-Gasteiz

Laudioko Ogasun Bulegoa

Laudioko ogasun bulegoa

Alberto Acero Plaza, 8

01400 Laudio

Hitzordua eskatu Errenta Laguardian

Guardiako ogasun bulegoa

San Juan plaza. Samaniego etxea

01300 Guardia