2025eko errenta kanpainari buruzko informazio orokorra

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta autolikidazioa aurkeztu eta izenpetzeko beharra dute 2025. urtean Araban ohiko egoitza izan duten zergadunek, urte hartan zergari loturiko errentarik izan badute.

Hala ere, zergadunak ez dira zerga autolikidatzera behartuta egongo, baldin eta honako iturri hauetatik BAKARRIK lortzen badituzte errentak:

  • a) Lanaren etekin gordinak; muga: 20.000,00 euro urtean, banakako tributazioan. Baterako tributazioan, muga hori horrelako etekinak izan dituen zergadun bakoitzari aplikatuko zaio. 
  • b) Kapitalaren etekin gordinak eta ondare irabaziak (salbuetsiak barne, kasu bietan), urteko guztirako batura 1.600,00 euro baino gehiago ez bada.

Letra honetan xedatzen dena ez zaie aplikatuko inbertsio kolektiboko entitateen akzioen edo partaidetzen eskualdaketek edo itzulketek sortzen dituzten ondare irabaziei, baldin eta arauz ezarritakoaren arabera atxikipen oinarria ez bada zehaztu behar zerga oinarrian integratu beharreko zenbatekoa aintzat hartuta. 

(33/2013 Foru Araua, azaroaren 27koa, PFEZri buruzkoa, 102. artikulua eta 67 eta 68. artikuluak 40/2014 FD, abuztuaren 1ekoa).
 

Dokumentazioa

2025eko PFEZaren aitorpena egiteko beharrezko dokumentazioa

Identifikazio pertsonala

Erroldako datuak eguneratu beharko dituzu Ogasunean, honako inguruabar hauetakoren bat jakinarazi ez baduzu:

  • Arabako Lurralde Historikoko zergadun berria

  • 2025ean zure egoera zibila aldatu duzu.

  • 2024ko errenta aitorpenean adierazitako helbidea aldatu duzu.

 

Aholkularitzek eta kudeatzaileek datu fiskalak lortzeko eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko izapideari buruzko informazio gehiago

Guraso bakarreko familia unitateentzat

Seme-alaba adingabeak: aurkeztu (alarguntza-kasuetan izan ezik):

  • Ebazpen judiziala, etxeko indarkeriagatik edo genero-indarkeriagatik esleitutako zaintza eta jagoletzarekin.
  • Mantenu ekonomiko esklusiboaren egiaztapena.

Seme-alaba adinez nagusiak, kuradoretzaren mende daudenak eta ordezkaritza-ahalmenak dituztenak:

  • Kuradoretzaren deklarazio judiziala, ordezkaritza-ahalmenekin.

Banku kontua egiaztatzea, 2025. urtean hil diren pertsonen errenta aitorpenaren itzulketa bizkortzeko.

Hildako baten aitorpena aurkezten baduzu, eta itzultzeko ateratzen bada, itzulketa egiteko beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkezteaz gain, V. ERANSKINA edo VI.  ERANSKINAK aurkeztu beharko dituzu, eragozpenik izan ez dezazun eta dirua lehenbailehen itzul dakizuen oinordeko zaren aldetik.

Sarrerak eta gastuak kalkulatzeko honako dokumentu hauen artetik, zeure egoera pertsonalaren arabera dagozkizunak:

  • Lanaren etekinen ziurtagiria (10 T inprimakia).

  • BGAE, aseguratutako aurreikuspen plan, pentsio plan eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara egindako ekarpenen ziurtagiria (11-T inprimakia).

  • Aseguru kolektiboetarako ekarpenen froga-agiria.

  • Etxebizitzaren errentamendua, errentamendu kontratuaren kopia eta jasotako alokairuen froga-agiria.

  • Bestelako hiri ondasun higiezinen errentamendua, errentamendu kontratuaren kopia eta jasotako alokairuen froga-agiria. (15-T inprimakia).

  • Errentan diren hiri ondasun higiezinetako gastuen froga-agiria (etxebizitza izan ezik) OHZren ordainagiria, komunitate gastuak.

  • Kapital higikorraren etekinen froga-agiriak (dibidenduak, korrituak, etab.).

  • Banku agiria, balio higikorren (inbertsio fondoen, akzioen, ...) eskualdaketei buruzkoa.

  • Ondasun higiezinen erosketa eta eskualdaketaren froga-agiriak (erosketako eskritura publikoa eta horrek berekin dakartzan gastuak, baita egindako inbertsioak eta hobekuntzak ere; eskualdaketako eskritura publikoa eta berekin dakartzan gastuak).

  • Ezkontza banantzeagatik edo dibortzioagatik konpentsazio pentsiorik ordaintzekotan: epaia edo epaileak onartutako hitzarmena eta ordaindu izanaren egiaztagiria.

Kenkariak kalkulatzeko

  • Ondorengo ahaideengatik:

    • familia liburuaren fotokopia (ondorengo ahaideek 14 urte baino gehiago badute, baita NAN edo AIZ duten adingabeen kasuan ere, horren fotokopia).

  • Seme-alaben mantenurako urteroko kopuruak ordaintzeagatik (epai bidez edo epaileek onartutako hitzarmenez aginduta):

    • ordainketaren egiaztagiria.

  • Aurreko ahaideengatik:

    • Aurreko ahaidearekin bizi eta bizilekua Vitoria-Gasteizen bada, aurreko ahaidearen NAN edo AIZren fotokopia.

    • Aurreko ahaidearekin bizi eta bizilekua Vitoria-Gasteiztik kanpoan bada, aurreko ahaidearen erroldatze ziurtagiria, dagokion Udalak emana, eta NAN edo AIZren fotokopia. Aurreko ahaidea gizarte zerbitzuen foru sarearen edo horrekin parekatuaren barruan ez dagoen egoitza batean bizi bada, aurreko ahaidearen egonaldiko gastuak ordaindu izana egiaztatzen duen faktura, eta aurreko ahaidearen NAN edo AIZren fotokopia.
  • Ohizko etxebizitzaren alokairuagatik:
    • kontratua eta alokairuaren ordainagiriak eta, hala badagokio, familia ugariaren titulua.
  • Ohizko etxebizitzaren erosketagatik:
    • bankuak maileguaren edo etxebizitza-kontuaren egoeraz egindako agiria, edo kontura egindako emanaldien fakturak, eraikitzen badago, eta, hala badagokio, familia ugariaren titulua.
  • Dohaintzengatik (Eliza, Gurutze Gorria...):
    • emariaren ziurtagiria eta ordainketa frogatzen duen banku kargua.
  • Zergaduna edo berarekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidea edo 4. mailara arteko albo-ahaidea ezindua edo mendetasun egoeran dagoena izateagatik (ez bada lehenago aurkeztu egiaztagiririk), ezintasun maila zein den:
    • ezintasun maila (%) adierazten duen eta beste pertsona baten laguntza dela-eta esleiturik dituen puntuak adierazten dituen baliaezintasun ziurtagiria; edo mendekotasun arina (I), mendekotasun larria (II) edo mendekotasun handia (III) adierazten duena
    • IV. ERANSKINA bete beharko duzu, baldin eta baimena ematen baduzu artapenerako laguntza ematen duten eta horretarako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ezintasunagatiko edo mendetasunagatiko kenketa egiteko.
  • Adinagatik (65 urtetik gorakoak):
    • NAN edo AIZren fotokopia.
  • Ondare babestuetarako ekarpenengatik:
    • ekitaldian egindako ekarpenen froga-agiriak
  • Alderdi politikoetarako borondatezko ekarpenengatik / afiliazio kuotengatik:
    • egindako ekarpen edo kuoten froga-agiria.
  • Adingabeak eta mendekotasun- edo desgaitasun-maila jakin bat duten pertsonak zaintzeagatik:

    • lan-kontratu mugagabea eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda.

  • Mendekotasun- edo desgaitasun-maila jakin bat duten pertsonentzako laguntzaile pertsonalak kontratatzeagatik:

    • GOFEko laguntzaile pertsonalaren prestazio ekonomikoa eman izanaren ziurtagiria.

  • Ondorengo adingabeak edo adoptatuak zaintzeko lan-, enpresa- edo lanbide-jarduera geldiarazteagatik, eteteagatik edo murrizteagatik: Lan-bizitza eta, lanaldia murriztuz gero:

    • kotizaziorako datuen txostena (IDC).

  • Adingabeak zaintzeagatik:

    • Lan-bizitza edo Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena eman izanaren ziurtagiria, eta, lanaldi-murrizketan egon bada: kotizaziorako datuen txostena (IDC).

Kenkariak

Lanbide arteko gutxieneko soldata 2025ean: 16.576 euro 

Ondorengo ahaideen kenkaria
1.a 734,80 €
2.a 909,70 €
3.a 1.532,30 €
4.a> 1.811,70 €
5.a eta ondorengo bakoitza 2.366,10 €
Kenkari hauek ehuneko 15 handituko dira zergadunak 4.000biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko etxebizitza.
6 urte baino gutxiago dituztenak 424,60 €
6 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago dituztenak 68,20€

 

Bigarren mailarainoko ondorengoei (seme-alabak, bilobak) elikagaiengatik urteko ordainketak egiteagatiko kenkaria ( % 15), muga horiekin
Kenkari horretarako eskubidea izango dute, epailearen erabakiz, bigarren mailarainoko ondorengoen aldeko elikagaiengatik urteko kuotak soilik ordaintzen dituzten zergadunek.  
1.a 220,44 €
2.a 272,91 €
3.a 459,69 €
4.a 543,51 €
5.a eta ondorengo bakoitza 709,83 €

 

Aurreko ahaideen kenkaria
Aurreko ahaidea 423,72 €
Kenkari hau ehuneko 15 handituko da zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko etxebizitza.

 

Adinaren kenkaria
Zerga oinarria 20.000 €koa edo hortik beherakoa bada:  
65 urtetik gorakoen kenkaria 385 €
75 urtetik gorakoen kenkaria 700 €
Zerga oinarria 20.000 €koa edo hortik beherakoa bada:  
65 urtetik gorakoen kenkaria 385 € - [(ZO-20.000) x 0,0385]
75 urtetik gorakoen kenkaria 700 € - [(ZO-20.000) x 0,0700]

 

Ezintasunaren edo mendekotasunaren kenkaria
Ezintasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa 1.025,64  €
Ezintasuna % 65ekoa edo handiagoa.
Mendetasun arina (I. gradua)
1.464,54 €
Ezintasuna % 75ekoa eta 15 eta 39 puntuarteko laguntza
Mendetasun larria (II. gradua)
1.756,75 €
Ezintasuna % 75ekoa eta 40 puntu edo hortik gorako laguntza
Mendetasun handia (III. gradua)
2.191,03 €

Tarifak

Likidazio-oinarri orokorra ondoko eskalan azaltzen diren tasekin zergapetuko da:

Likidazio oinarri orokorra gehienez (eurotan) Kuota osoa (eurotan) Likidazio oinarriaren gainerakoa gehienez (eurotan) Tasa (ehunekoa)
0,00 0,00 17.720,00 23,00
17.720,00 4.075,60 17.720,00 28,00
35.440,00 9.037,20 17.720,00 35,00
53.160,00 15.239,20 22.750,00 40,00
75.910,00 24.339,20 29.220,00 45,00
105.130,00 37.488,20 35.000,00 46,00
140.130,00 53.588,20 64.140,00 47,00
204.270,00 83.734,00 Hortik aurrera 49,00

 

 

 

 

 

Betebeharrak

Kuotaren murrizketa
(77. art)

1.583 €

Autolikidazio bakoitzeko egingo da. Errentak zerga-oinarri orokorrean dituzten zergadunek jasotzen dituzte onurak. Inola ere ezingo da negatiboa izan.

Despopulatzeko arriskua dagoen gune edo eremuetan bizitzeagatiko gutxitzea
(Art. 77)

200€ urtean

Autolikidazio bakoitzeko egingo da. Ohiko bizilekua 500 biztanle edo gutxiagoko gune edo eremuetan duten zergadunek jasotzen dute.

 

Aurrezkiaren likidazio oinarria eskala honen arabera zergapetuko da:

Aurrezkiaren likidazio oinarriaren zatia (eurotan) Karga tasa (ehunekoa)
2.500 arte % 20
2.500,01 - 10.000 bitartean % 21
10.000,01 - 15.000 bitartean % 22
15.000,01 - 30.000 bitartean % 23
30.000,01 eurotik aurrera % 25

 

Aurrezkiaren gaineko babez besteko karga tasa eragiketa hauen emaitza izango da: aurreko apartatuan  xedatutakoa aplikatuta ateratzen den kuota aurrezkiaren likidazio oinarriaz zatitzearen emaitza, ehunez biderkatuta. Aurrezkiaren gaineko batez besteko karga tasa bi hamartarrekin eman behar da.

Baterako tributazioko murrizketak:

  • Foru arau honen 97. artikuluan xedatutakoarekin bat, baterako tributazioa aukeratzen bada, zerga-oinarri orokorra urtean 4.800,00 euro murriztuko da autolikidazio bakoitzeko.

Araudia

  • 33/2013 FORU ARAUA, azaroaren 27koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa.
  • 40/2014 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arautegia onartzen duena.
  • 35/2021 FORU ARAUA, abenduaren 23koa, irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruz.
  • 60/2004 FORU DEKRETUA, urriaren 19ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, irabazteko xederik gabeko erakundeen zerga-erregimena eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak aplikatzeko arautegia onartzen da.
  • 18/2014 FORU ARAUA, ekainaren 18koa, kargak kitatzeari buruzkoa, zeinen xedea den hipoteka betearazpenaren ordez ordainean ematea erraztea.
  • 19/2014 FORU ARAUA, ekainaren 18koa, lanari utzi ondoko egoera jakin batzuetarako zerga tratamendu alternatiboa ezartzen duena.
  • 37/2013 FORU ARAUA, abenduaren 13koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 41/2014 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, sozietateen gaineko zergaren arautegia onartzen duena.
  • 13/2021 FORU ARAUA, apirilaren 21ekoa, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena.
  • 19/2024 FORU ARAUA, abenduaren 20koa 2025. urterako zerga neurriei buruz
  • 21/2025 FORU ARAUA, abenduaren 19koa, 2026ko zerga neurriei buruzkoa
  • 3/2025 FORU ARAUA, apirilaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko zerga sistemako zerga batzuk eta zergen arloko beste foru arau batzuk berrikusteko
  • 39/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 18koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea interes orokorreko 2025erako xedeen eremuko lehentasunezko mezenasgo jardueren edo programen zerrenda, bat etorriz Irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 35/2021 Foru Arauak ezarritakoarekin
  • 23/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jasotzen diren lan etekinen gainean egin beharreko atxikipenen ehunekoak aldatzeari
  • 27/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa. Onespena ematea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan aplikatu beharreko eguneratze koefizienteei
  • 17/2025 FORU ARAUA, abenduaren 12koa, zenbait finantza entitateren interesen eta komisioen marjinaren gaineko zerga onesten duena eta aldatzen dituena Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Araua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko
    azaroaren 27ko 33/2013 Foru Araua
  • 87/2025 ERREGE DEKRETUA,, otsailaren 11koa, 2025erako lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzen duena.
  • 101/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa. Onespena ematea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Ondarearen gaineko Zergaren eta Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergaren 2025eko ekitaldiko aitorpenak aurkezteko arauei eta modalitateei