Aurkezteko moduak
Nola egin dezaket errenta aitorpena?

Ogasunak nire etxera bidali dit proposamena - Rentafacil
Rentafacil errenta aitorpenaren proposamenak dira, Arabako Foru Aldundiak zergadunei etxera bidaltzen dizkienak. Hura baieztatzeko, zure NAN zenbakia eta zure aitorpenaren emaitza bakarrik behar dira.

Nire aitorpena Internet bidez egin nahi dut - RentaRed
Aitorpen hauek zergadunak egiten ditu. Laguntza programa jaitsi beharko da, eta Egoitza elektronikoan identifikatu.

Nire aitorpena Ogasunaren bulegoetan eta baimendutako aholkularitza eta gestorietan egin nahi dut
Aitorpena prestatzeko zerbitzua da. Arabako Foru Aldundiaren Ogasun Sailaren bulegoetan eta baimendutako aholkularitza eta gestorietan ematen da.