1979ko urtarrilaren 1a baino lehen lan-mutualitateetan kotizatu zuten Gizarte Segurantzako erretiroagatiko edo baliaezintasunagatiko pentsioa jasotzen duten pertsonentzat, aplikatua dago Rentafaciliaren proposamenen murrizketa.Informazio gehiago >
Foru Ogasunak zure esku jartzen du Errentaren Laguntza Programa, aitorpena zure ordenagailutik egin dezazun edozein ziurtagiri digital, Bak edo BAKQ erabilita.
Errenta eta Ondarearen Laguntza Programa instalatuta badaukazu, ireki egin behar duzu, eskuragarri dagoen azken bertsioa eguneratu dadin. Bestela, deskargatu laguntza programa.
Jasota ez dauden edo datu fiskaletan daudenekin bat ez datozen egiaztagiriak erantsi beharko dituzte, eta telematikoki igorri beharko dira aitorpenarekin batera.
Laguntza programa deskargatu ondoren, urrats hauek egin beharko dituzu aitorpena egiteko:
1. Sartu aitorpenean gaur egun Foru Ogasunaren fitxategietan dauden datu fiskalak.
2. Berrikusi eta osatu egin beharko duzu aitorpena, egoki iruditzen zaizun informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz. Gogoan izan aitorpenean nahitaez sartu behar dituzula egotzi ahal zaizkizun diru sarrera, gastu, murrizketa, kenkari eta atxikipen guztiak.
3. Aurkeztu aitorpena Foru Ogasunean izapideak arintzeko beharrezko dokumentazioarekin batera, adibidez, zure datu fiskaletan jasota ez dagoena edo egokia iruditzen ez zaizuna.
Programaren eskakizunak
Sistema eragilea: Windows 10 edo Windows 11
Softwarea: Microsoft .NET Framework 4.8
Acrobat Reader DC.
Linux sistema Eragilea
Jaitsi honako fitxategi konprimatu hau zure PCra. Behin fitxategia jaitsita, deskonprimatu zeure ekipoan eta sartu terminalean, koka zaitez deskonprimatu duzun direktorioan eta abiarazi komando hau: chmod +x HAPF20.sh
Ondoren, terminal horretatik bertatik, exekutatu HAPF20.shfitxategia.
Softwarea: Mono Project v5.4.0.201, honako urrats hauei jarraituz.
PDF irakurgailua.
Interneteko konexioa eduki behar duzu programa erabiltzeko.
Arazorik baduzu instalazioa egitean edo aplikazioak exekutatzean, jarraitu "Irakurri" fitxategiko jarraibideei edo sartu Laguntza teknikoaren orrian arazoa konpontzeko.
Laguntza programa lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da. Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.
Laguntza programaren benetakotasuna bermatzeko, Arabako Foru Aldundiak bere softwarea IZENPEren ziurtagiri baten bitartez izenpetzen du. Zure sistema eragileak ziurtagiri hori automatikoki baliozkotzeko eta softwarearen benetakotasun abisurik ez erakusteko, IZENPEren egiaztagirien baliozkotze erroak izan behar dituzu instalaturik.
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.