Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako (VPC) baimenak

Garraio pribatua partikularra edo osagarria izan daiteke. Bidaiarien garraioari dagokionez, bereizi behar dira:

  • Garraio pribatu partikularra: Norbera edo etxeko bidaiariak toki batetik bestera eramateko beharrak betetzen ditu. Ez da baimenik behar, autoz egiten bada. Kategoria bereziko familia ugariek ahalmen handiagoko ibilgailuak erabil ditzakete, gehienez ere 17 eserlekukoak, gidariarena barne.
  • Garraio pribatu osagarria: Beren jarduera bestelakoa izan arren, jarduera nagusia garatzeko beharrezkoa den osagarri gisa bidaiariak garraiatu behar dituzten enpresek egiten dutena. Ez dute baimenik behar, baldin eta:
    • Bidaiariak autoz garraiatzen badira, osasun garraioaren kasuan izan ezik.
    • Administrazioaren organoek egiten duten eta barne funtzionamenduko jarduerei lotuta dagoen garraio ofiziala, bidaiarien garraioari dagokionez, administrazio jardueraren ondorioz sortzen diren beharrak betetze aldera (Lurreko garraioen antolamenduari buruzko Legearen 103.2 artikulua).
    • Orduko 40 kilometro edo gutxiagoko baimendutako gehieneko abiadura duten ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraioa (Lurreko garraioen antolamenduari buruzko Legearen 42.2 artikulua).

Foru Aldundia da egoitza fiskala Araban duten enpresentzako baimenak izapidetzeko eskuduna. Salbuespen gisa, enpresek beste lurralde historiko edo beste autonomia erkidego baterako eska dezakete baimena, han bulegoak dituztela, jarduera nagusiaren zati bat bertan egiten dutela eta horretarako garraioa behar dutela egiaztatzen badute.

 

Izapidetu

Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako (VPC) baimenaren eskabidea
Ibilgailu berri bat bidaiariak autobusez garraiatzeko baimen batean (VD), bidaiarien garraio pribatu osagarrirako baimen batean (VPC) edo osasun garraiorako baimen batean (VS eta VSPC) inskribatzea
Bidaiariak autobusez garraiatzeko baimen batean (VD edo VPC) edo osasun garraiorako baimen batean (VS eta VSPC) ibilgailu baten ordez beste bat jartzea
Lehen lortutako bidaiarien garraiorako baimen batetik (VD, VPC, VS, VSPC) ibilgailu bat kentzea
Bidaiarien garraiorako baimenari (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N) uko egitea
Bidaiariak garraiatzeko baimena berriz gaitzea (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N)
Bidaiariak autobusez (Vd eta VPC), ibilgailu turistikoz (VT eta VTC) eta anbulantziaz (vs eta VSPC) garraiatzeko baimenei oniritzia emateko eskaera

 

  • Enpresak garraioa ez den beste jarduera batean aritu behar du.
  • Bidaiariak garraiatzeko beharra justifikatu behar du, eta erabiltzaileek enpresako zentroetako langileak izan behar dute, edo bestela, bertara jotzen diren hornitzaile edo bezeroak.
  • Bidaiaren abiapuntuak edo helmugak enpresaren jarduera nagusiari lotutako lanak egiten diren toki bat izan behar du.
  • Erabiltzen diren ibilgailu, atoi eta erdiatoiek enpresaren antolaketan integratuta egon behar dute, jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean.
  • Gidariek enpresaren antolaketan integraturik egon behar dute eta beharrezko gaikuntzak eduki behar dituzte.
  • Garraioa ezin da bereizirik kontratatu edo fakturatu. Kostua produktu edo zerbitzuaren azken prezioan sartu behar da, BEZa aplikatu aurretik.
  • Ibilgailuan eraman beharreko dokumentazioa

Baimena eman ondoren, gidariek honako hauek egiaztatzen duen dokumentazioa eraman behar dute ibilgailuan:

  • Bidaiariak enpresaren jarduerari lotuta egotea.
  • Ibilgailua eta hura gidatzen duen gidaria enpresaren antolaketan integraturik egotea.