Gidarien Gaitasun Agiria
Gidarien Gaitasun Agiria (GGA)
Gidarien Gaitasun Agiria (GGA) nahitaezko dokumentua da, eta egiaztatzen du ibilgailuen C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimena izatea beharrezkoa duten ibilgailuen gidariek etengabeko prestakuntza ikastaroak egin dituztela eta/edo hasierako kualifikazio azterketa gainditu dutela, Europar Batasuneko edozein estatutan ezarritako enpresen ibilgailuekin errepide publiko espainiarretatik zirkulatu ahal izateko.
Egiaztagiriak ez dauka baliagarritasun epe zehatzik, baina titularrak eskatutako etengabeko prestakuntza ikastaroak egitearen mende dago indarraldia.
Arabako Foru Aldundiak hasierako prestakuntza azterketa edo, hala badagokio, etengabeko prestakuntza gainditzen dutenei emango die txartel egiaztagiria.
Gidarien Gaitasun Agiria (GGA) eduki behar dutenek kualifikazio profesionaleko txartela ibilgailuan eraman beharko dute gidatzen ari direnean.
Ibilgailu hauek gidatzeko ez da beharrezkoa GGA izatea:
- Orduko 45 kilometroko gehienezko abiadura baimendua gainditu ezin duten ibilgailuek.
-
Indar Armatuek, babes zibilak, suhiltzaileek, segurtasun-indarrek eta larrialdietako anbulantzia-zerbitzuek erabilitakoak, edo indar eta erakunde horien kontrolpean erabilitakoak, baldin eta garraioa zerbitzu horien eginkizunen ondorioa bada.
-
Errepidean probak egiten ari direnak teknikoki hobetzeko, konpontzeko edo mantentze lanak egiteko, eta berriak edo eraldatuak direnak eta oraindik zirkulazioan jarri ez direnak.
-
D edo D1 baimena behar dutenak, mantenimenduko langileek, bidaiaririk gabe, mantenimendu-zentrora edo -zentrotik mantenimendu-lana egiten duen garraio-enpresara egiten dituzten joan-etorrietan, baldin eta gidatzea jarduera nagusia ez bada.
- Larrialdi egoeretan edo salbamendu misioetan erabiltzen direnak, irabazi asmorik gabeko garraio humanitariokoak barne.
- GGA edo gidabaimena lortzeko eskola praktikoetan erabilitakoak,jarduera horietan garraiatzerik egiten ez bada.
- Bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko garraio pribatu partikularrean erabilitakoak, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
- Garraio pribatu osagarrirako erabiltzen direnak, esklusiboki gidariak lan egiteko behar diren material edo ekipoak garraiatzen direnean, betiere ibilgailua gidatzea gidari horren jarduera nagusia ez denean.
- Larrialdietako anbulantzia zerbitzuetan erabilitakoak.
- Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Araudiaren 33.2 artikuluko b), e) eta g) letretan aipatutako garraio modalitateak egiteko erabilitakoak.
- Landa-eremuetan gidariaren enpresaren hornidurarako erabiltzen direnak, baldin eta garraio pribatu osagarria eta noizbehinkakoa bada.
- Nekazaritza, baratzezaintza, basogintza, abeltzaintza edo arrantzako enpresek gidaririk gabe erabiltzen edo alokatzen dituzten ibilgailuak, salgaiak garraiatzeko beren enpresa-jardueraren esparruan, salbu eta gidatzea gidariaren jarduera nagusiaren parte bada edo gidatzeak ustiatze-zentroaren inguruan 100 kilometro baino gehiago egiten baditu.
Gidatzea gidariaren jarduera nagusitzat jo ez dadin, hileko lanaren % 30 baino gutxiago izan behar du.
-
284/2021 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, errepide bidezko garraiorako ibilgailu jakin batzuen gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dituena eta irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onartutako Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua aldatzen duena.
-
FOM/2607/2010 Agindua, urriaren 1ekoa, errepideko garraiorako bideratutako ibilgailu jakin batzuen gidariei hasierako kualifikazio eta etengabeko prestakuntza ikastaroak ematen dizkien prestatzaileek bete beharreko baldintzak ezartzekoa.