Bidaiarien garraio erregular berezien baimenak
- Errepideak eta mugikortasuna
- Garraio profesionala
- Bidaiarien garraio erregular berezien baimenak
Bidaiarien garraio erregular berezien baimenak
Bidaiarien garraio erregular berezien baimenak
Garraio erregular berezien xedea da pertsona talde homogeneo eta jakin bat garraiatzea, hala nola ikasleak, eskola umeak, langileak eta era horretako taldeak. Egutegi, ordutegi eta aurrez ezarritako ibilbide baten arabera egiten da hori.
Talde homogeneo eta jakintzat jotzen da joan-etorriak ordutegi berean egiten dituen pertsona multzoa, baldin eta lana, ikasketak edo antzeko beste jarduera bat dela-eta jarduera bera gauzatzeko lantokia edo zentroa bada helmuga.
Zerbitzua emateko baimen berezia eskuratu behar da eta arauetan ezarritako zenbait betekizun bete: irisgarritasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna.
Arabako Lurralde Historikoan dauden zentroak helmuga dituzten garraioei baimena emateko eskumena duen administrazioa Arabako Foru Aldundia da. Gaikuntza tituluak egoitza elektronikoaren bitartez eska ditzakete honako hauek: bidaiarien garraio publikoan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek eta aldi baterako enpresa-elkarteek, baldin eta talde horiekin kontratu bat formalizatu badute edo eskola garraioa antolatzeko eskumena duen administrazioak kontratua esleitu badie.
Zerbitzu mota horrek berariazko ezaugarriak ditu:
- Kontratuan agertzen diren zerbitzuaren baldintzak jaso behar dira baimenean eta zehatz-mehatz adierazi behar dira ibilbideak, trafikoak, abiapuntua eta helmuga, erabiliko diren ibilgailu zehatzak eta ordezkoak (guztiek izan behar dute eskatu ahalako garraio baimena eta haren lurralde eremuak garraio baimen bereziaren titular beraren izenean dagoen ibilbide osoa hartu behar du), geltokiak, egutegia, ordutegiak, ibilbidearen kilometroak, erabiltzaile kopurua guztira eta 16 urtetik beherakoen kopurua.
- Kontratuak iraun bitartean izango dira indarrean baimenak. Oro har:
- Eskola umeak eta ikasleak: ikasturtea.
- Langileak: urte naturala.
- Administrazioak baimena uka dezake, baldin eta garraio beharrei erantzun diezaiekeen eta ibilbide bera egiten duen garraio zerbitzu erregularrik bada.
-
Erabilera bereziko baimenean adierazten diren ibilgailuez gain, eskatu ahalako garraio baimena duten beste batzuk (beste enpresa batzuenak) erabili ahal izango dira, horiekin egiten diren trafikoak urtean % 45 baino gehiago ez badira.
- Baimenak emateko epeak honako hauek dira:
- Eskaera eta derrigorrezko dokumentazio guztia aurkeztu eta 15 egunera, enpresak behin-behineko baimena emantzat jo dezake eta zerbitzua ematen has daiteke, baldin eta administrazio eskumendunak ez badio baimena ukatu edo ez badu zerbitzu hori emateko berariazko baldintzarik edo mugarik ezarri.
- Organo eskumendunak ez badu ebazpenik eman eskaera zuzen eta osorik aurkeztu eta hiru hilabeteko epean, enpresak baimena eman zaiola jo dezake.
- Ikasturtearen hasieran ikasleen heren batek 16 urtetik behera baditu, eskola garraiorako ibilgailutzat joko dira ikasle horiek garraiatzen dituzten ibilgailuak; horiek betekizun gehiago dituzte:
- Ibilgailuek ezin dute inolaz ere 16 urtetik gora izan, matrikulatu ziren lehen alditik zenbatzen hasita. Oro har, ezin dute 10 urtetik gora izan ikasturtearen hasieran, alegia, irailaren 1ean. Salbuespenez, 10 urtetik gora izan ditzakete honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Ikasturte hasieran 16 urtetik gora ez badituzte.
- Enpresa eskatzaileak:
- Frogatzen badu ibilgailua garraio mota bererako erabiltzen ari zela aurretik.
- Ikasturte horretan edo aurrekoan eskola umeentzako garraio zerbitzu erregular bereziko baimen bati atxikitako beste ibilgailu bat desegitera eraman izanaren ziurtagiria aurkezten badu
- Ibilgailuek ezin dute inolaz ere 16 urtetik gora izan, matrikulatu ziren lehen alditik zenbatzen hasita. Oro har, ezin dute 10 urtetik gora izan ikasturtearen hasieran, alegia, irailaren 1ean. Salbuespenez, 10 urtetik gora izan ditzakete honako baldintza hauek betetzen badituzte:
-
- M kategorian homologaturik egon behar dute
- 443/2001 Errege Dekretuaren 4. artikuluko baldintza teknikoak eta aplika dakiekeen araudia bete behar dute.
- Adin txikikoen garraioan ari direla adierazten duen bereizgarria eraman behar dute.
- IAT txartela indarrean izan behar dute.
- Gidaria ez den adin nagusiko pertsona egoki bat izan behar dute, gutxienez, garraioan zehar adin txikikoak zaintzeaz arduratzeko. Horrelako pertsona bat izan behar da honako kasuetan ere:
- Garraio erregular berezien baimenean hala adierazten bada, eta heziketa bereziko ikastetxeetako ikasleak garraiatuz gero.
- Bidaiaren % 50 hamabi urtetik beherakoak badira.
- Enpresek erantzukizun zibil mugagabea barne hartzen duen asegurua izan behar dute, ibilgailuan doazen pertsonek kalterik jasango balute ere.
- 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, lurreko garraioak antolatzekoa.
- 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, onartzen duena lurreko garraioak antolatzeko legearen erregelamendua.
- 443/2001 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, eskola umeak eta adingabekoak garraiatzeko segurtasun baldintzei buruzkoa.
- 667/2015 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, zeinak aldatzen baitu azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onetsi zuen Zirkulazio Araudia Orokorra, segurtasun uhalei eta haurrak lotzeko homologatutako sistemei dagokienez.
- 4/2004 Legea, martxoaren 18koa, errepideko bidaiari garraioarena.
- 51/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, zeinak onesten baitu Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua.