Takografo digitala
Takografo digitala
Takografo digitala kontrol gailua da, bidaiarien edo salgaien errepide bidezko garraioan ari diren eta Europar Batasuneko estatu kideren batean matrikulaturiko ibilgailuetan instalaturikoa, ibilgailu horien martxari eta gidatze denborari buruzko datuak erregistratu eta gordetzeko. Oro har, eta salbuespenak salbuespen, aipatutako takografoa txertaturik eraman behar dute lehen aldiz 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera matrikulaturiko ibilgailu guztiek, baldin eta haien gehieneko masa baimendua 3.500 kilo (salgaiak) baino gehiago bada edo 9 lagun edo gehiago (bidaiariak), gidaria barne, garraiatzeko ahalmena badute.
Takografoaren txartela kontrol gailuarekin erabiltzen den txartel adimendun bat da, hari titularraren nortasuna jakinarazten diona eta datuak eskualdatzea eta gordetzea ahalbidetzen duena.
Arabako Lurralde Historikoan baduzu zure ohiko egoitza (pertsona fisikoak) edo zerga egoitza (enpresak). Takografo digitalaren txartela eskatu ahal izango duzu web orri honetako izapideak atalean.
Halaber, takografoaren simulagailu multimedia batean ere sar zaitezke, Sustapen Ministerioaren web orriaren takografo digitala izeneko atalean.
Lau mota daude:
-
pertsonala da, gidariak identifikatzen ditu eta gidarien jardunari buruzko datuak biltegiratzeko aukera ematen du.
-
Txartelek bost urteko indarraldia dute.
-
Gidari bakoitza bakarrik gidari txartel baten titularra izan daiteke, eta bere txartel pertsonalizatua baino ezin izango du erabili. Ezin izango da txartela erabili, iraungita, hondatuta edo galdu edo lapurtu egin dela adierazi bada.
-
Titularrak lapurtu edo galdu dela adierazi den txartela berreskuratzen badu, Arabako Foru Aldundiari itzuliko dio.
-
Txartela galdu, lapurtu edo hondatu delako, edo ez dabilelako, edo iraungi delako, beste bat eskatzen denean, eskaera hori lehen ematetzat hartuko da.
-
Txartelek bost urteko indarraldia dute.
- Enpresako ibilgailuetan instalatutako kontrol gailuan edo gailuetan gordetako informazioa ikusi, bidali edo inprimatzeko aukera ematen du.
- Enpresak takografodun ibilgailuen titularra edo errentaria izateari uzten badio, emandako enpresa txartelak itzuli behar dizkio Arabako Foru Aldundiari.
- Enpresa bakoitzak 62 txartel eska ditzakete gehienez.
- Txartelek bost urterako balio dute.
- Takografo digitalen edo ibilgailuen ekoizleentzat, instalatzaileentzat edo behar bezala baimendutako zentroentzat. Probatu edo aktibatzeko, edo probatu, aktibatu, kalibratu eta datuak takografo digitalera bidaltzeko aukera ematen du.
- Zentroak kasu hauetan txartelak itzuli dizkio Arabako Foru Aldundiari:
- Entsegu zentroaren baimena kentzen edo bertan behera uzten badiote.
- Haren arduradun teknikoren edo teknikariren bat ezgaitzen badute.
- Arduradun teknikoak edo teknikariren batek zentroan zerbitzu emateari uzten badiote.
- Zentroak bere jarduerari uzten badio edozein kausa dela-eta.
- Galdu edo lapurtu dela adierazi duen txartela berreskuratzen badu.
- Zentro hauek eska ditzakete mota horretako txartelak:
- Espainian ekoizpen instalazioak dituzten ibilgailuen fabrikatzaileak, baldin eta beharrezkoa bada haien ibilgailuetan takografo digitalak jartzea.
- Autobusen eta autokarren karrozerien fabrikatzaileak, baldin eta beharrezkoa bada haien karrozerietan takografo digitalak instalatzea.
- Takografo digitalen fabrikatzaileak eta haien lantegi baimenduak
- Ibilgailuak konpontzeko mekanika edo elektrizitate adarretako lantegiak.
- Ibilgailuen azterketa teknikoko txartelen (IAT) estazioak.
- Jarduera hauetan aritu daitezke:
- Instalazioan eta aktibazioan baino ez.
- Instalazioan, aktibazioan, instalazioaren ikuskaritzan eta neurketan.
- Txartelek urte baterako balio dute.
Errepide bidezko Garraio Ikuskaritzako langileei eta segurtasun indar eta kidegoetako langileei ematen zaie, errepide bidezko garraioa zaindu eta kontrolatu behar badute. Takografo digitalean edo gidarien txarteletan gordetako datuetara sartzeko aukera ematen du irakurri, inprimatu edo datuak bidaltzeko.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Errepide Bidezko Garraioetako Takografoei buruzko 165/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko otsailaren 4koa, zeinaren bidez indargabetzen baita Europako Kontseiluaren 3821/85 Erregelamendua, errepide bidezko garraioen sektoreko kontrol aparailuari buruzkoa, eta aldatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 561/2006 (EB) Erregelamendua, errepide bidezko garraioaren sektorean gizarte arloko zenbait xedapen harmonizatzeari buruzkoa.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Errepide Bidezko Garraioaren Sektorean Gizarte Arloko Zenbait Xedapen Harmonizatzeari buruzko 561/2006 (EB) Erregelamendua, 2006ko martxoaren 15ekoa, Kontseiluaren 3821/85 (EB) eta 3135/98 (EB) Erregelamenduak aldatzen eta Kontseiluaren 3820/85 3820/85 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.
- Sustapen Ministerioaren 1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa, arautzen duena takografo digitalaren ezarketa arautzen duena.
- 640/2007 Errege Dekretua, maiatzaren 18koa, salbuespenak ezartzen dituena errepide bidezko garraioan gidatzeko eta atseden hartzeko denboren arauen eta takografoa erabiltzeko arauen nahitaezkotasunean.