Gidariun ibilgaulua alokatzea (VTC-N)

Gidaridun ibilgailua alokatzeko baimenek (VTC-N) bidaiariak estatu osoan autoz garraiatzeko balio dute.

 

VTC-N baimenetan interesa dutenentzako informazioa:

Egungo egoera administratiboa dela eta, ez da gomendagarria baimenak transmisio bidez eskuratzea, eskualdatu ondorengo izapidea alta berrirako bera baita, eta alta berri bat eska daiteke Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioan tasa administratiboa ordainduz.

 

 

Izapidetu

Gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimenaren (VTC-N) eskabidea
Hiriarteko taxirako baimen batean (VT-N) edo gidaridun ibilgailua alokatzeko (VTC-N) baimen batean ibilgailu baten ordez beste bat jartzea
Bidaiarien garraiorako baimenari (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N) uko egitea
Bidaiariak garraiatzeko baimena berriz gaitzea (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N)
Bidaiariak autobusez (Vd eta VPC), ibilgailu turistikoz (VT eta VTC) eta anbulantziaz (vs eta VSPC) garraiatzeko baimenei oniritzia emateko eskaera

 

VTC-N motako baimena eskatzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea edukitzea, edo atzerritarren erregimen orokorrak emandako baimena edukitzea, norberaren izenean garraiolari gisa lan egiteko.

  • Pertsona fisikoa ez bada, nortasun juridiko propioa eta independentea izateaz gain, garraio publikoak sozietatearen helburuetako bat dela esanbidez adierazi behar da.

  • Ibilgailuek Araban izan behar dute helbidea, eta helbide horretan egon behar dute Ikuskapen Zerbitzuen eskura haien kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak.

  • Helbide eta sinadura elektronikoa, eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzea.

  • Zerga, lan eta gizarte arloko betebeharrak betetzea.

  • Autoak bete behar dituzte ezaugarri hauek:

    • Gehienez 9 plaza.

    • Gehienez 10 urteko antzinatasuna, lehen matrikulaziotik zenbatzen hasita. Hala ere, ibilgailuaren antzinatasunari dagokionez, ez da inolako mugarik egongo, baldin eta ibilgailuaren potentzia fiskala 28 CVF edo gehiagokoa bada edo trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko araudian halakotzat definitutako ibilgailu historikoa bada.

  • Espainian matrikulatutako eta baimenari atxikitako ibilgailu bat eduki beharko dute uneoro jabetzan, finantza-errentamenduan edo epe luzerako errentamenduan (gutxienez 3 hilabete), ibilgailua matxuragatik behin-behinean ordezten den kasuetan izan ezik, horietan ibilgailu bat erabili ahal izango baita errentamendu arruntean, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera

  • Gidariek enpresakoak izan behar dute, eta gidabaimena indarrean eduki.

  • Ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko baimenak emateko, airearen kalitatea hobetzeari eta CO2 emisioak murrizteari buruzko ingurumen-irizpideak bete beharko dira, bai eta baimena helbideratu nahi den autonomia-erkidegoko garraioaren, trafikoaren eta espazio publikoaren kudeaketari buruzkoak ere, honako zehaztapen hauen arabera:

    • a) Baimena ukatu egingo da, baldin eta, emateko unean, airearen kalitatea hobetzeko araudian araututako NO2 edo PM2,5 partikulen urteko muga-balioa, edo balio objektiboa  edo O3-ren epe luzeko balio objektiboa gainditzen bada, baimena helbideratu nahi den autonomia-erkidegoan sartutako zona edo aglomerazioren batean, Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko Ministerioak argitaratutako azken txostenaren arabera. Hala ere, autonomia-erkidegoek, beren lurraldean duten baimenetarako, airearen kalitatea hobetzeko beste irizpide batzuk ezarri ahal izango dituzte, Erkidegoko Zuzenbidean edo Osasunaren Mundu Erakundearen jarraibideetan aurreikusitakoaren esparruan. Baldintza horiek ez dira aplikatuko ibilgailua elektrikoa bada eta bateria-isuririk (BEV), erregai-zelularik (FCEV) edo hidrogeno-errekuntzako zelularik (HICEV) egiten ez bada; kasu horretan, baimenak gidariarekin errentamendu-zerbitzuak egiteko gaituko du, baldin eta hari atxikitako ibilgailua kategoria horietakoren batean sartuta badago.

    • Era berean, baimena ukatu ahal izango da CO2 emisioak murrizteari eta garraioa, trafikoa eta espazio publikoa kudeatzeari buruzko irizpide objektiboak aplikatuz. Irizpide horiek baimena helbideratu nahi duten autonomia-erkidegoek ezarriko dituzte beren lurralde-eremurako. Trafikoaren kudeaketari dagokionez, auto-pilaketaren irizpide objektibo bat erabili beharko da. Irizpide hori fluxu libreko baldintzetan batez besteko abiaduraren eta eguneko une desberdinetan erregistratutako abiaduraren arteko aldea islatzen duen adierazle batean edo autonomia-erkidegoak ezar ditzakeen beste irizpide batzuetan oinarritu ahal izango da.

Zerbitzua ematean hainbat arau bete behar dira:

  • Aldez aurretik kontratatua izatea. Inola ere ezin dira bezeroak kalean jaso. Ibilgailuek ezin izango dute, inola ere, bide publikoetatik ibili bezeroen bila, ezta aldez aurretik zerbitzua kontratatu ez duten eta horretarako aparkatuta dauden bidaiariak erakartzen lagundu ere.
  • Prezioak libreak dira, enpresek jakinarazi behar dituzten arren.
  • EAEn, mota horretako ibilgailuek bere jarduera identifikatzen duen eranskailu bereizgarria eraman behar dute, bai autoaren aurrealdean, bai atzealdean.
  • VTC-N baimenek soilik hiriarteko garraioa egiteko gaitzen dute. Era berean, gidariak baimenean agertzen den helbideari dagokion autonomia erkidegoan bidaiariak jaso eta zerbitzua hasi behar du, ez beste inon, bezeroa portuetan eta aireportuetan jasotzeko zerbitzua, aldez aurretik kontratatutakoa salbu; azken kasu horretan, VTC-N baimenean adierazitako autonomia erkidegoak izan behar du bidaiaren helmuga.
  • Enpresa titularrek telematikoki jakinarazi behar dizkiote Ibilgailuak Gidari eta guzti Alokatzeko Zerbitzuen Komunikazio Erregistroari egiten dituzten zerbitzuen datuak.
  • Ley 16/1987, de 30 de julio, de Ordenación de los Transportes Terrestres.

  • Real Decreto 1211/1990, de 28 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres.

  • Orden FOM/36/2008, de 9 de enero, por la que se desarrolla la sección segunda del capítulo IV del título V, en materia de arrendamiento de vehículos con conductor, del Reglamento de la Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres, aprobado por Real Decreto 1211/1990, de 28 de septiembre.

  • Real Decreto-ley 3/2018, de 20 de abril, por el que se modifica la Ley 16/1987, de 30 de julio, de Ordenación de los Transportes Terrestres, en materia de arrendamiento de vehículos con conductor.

  • Real Decreto-ley 13/2018, de 28 de septiembre, por el que se modifica la Ley 16/1987, de 30 de julio, de Ordenación de los Transportes Terrestres, en materia de arrendamiento de vehículos con conductor.

  • Orden de 28 de junio de 2019, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se regula el uso de los distintivos identificativos obligatorios para vehículos de arrendamiento con conductor o conductora en la Comunidad Autónoma de Euskadi.
  • Decreto 200/2019, de 17 de diciembre, de condiciones de prestación del servicio de arrendamiento de vehículos con conductor o conductora y con autorización de ámbito nacional (VTC-N) en la Comunidad Autónoma de Euskadi.
  • Real Decreto 785/2021, de 7 de septiembre, sobre el control de la explotación de las autorizaciones de arrendamiento de vehículos con conductor.

  • BOE-A-2021-16029 Ley 13/2021, de 1 de octubre, por la que se modifica la Ley 16/1987, de 30 de julio, de Ordenación de los Transportes Terrestres en materia de infracciones relativas al arrendamiento de vehículos con conductor y para luchar contra la morosidad en el ámbito del transporte de mercancías por carretera, así como otras normas para mejorar la gestión en el ámbito del transporte y las infraestructuras.

  • Real Decreto-ley 5/2023, de 28 de junio, por el que se adoptan y prorrogan determinadas medidas de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la Guerra de Ucrania, de apoyo a la reconstrucción de la isla de La Palma y a otras situaciones de vulnerabilidad; de transposición de Directivas de la Unión Europea en materia de modificaciones estructurales de sociedades mercantiles y conciliación de la vida familiar y la vida profesional de los progenitores y los cuidadores; y de ejecución y cumplimiento del Derecho de la Unión Europea.

  • Resolución de 13 de marzo de 2023, de la Dirección General de Transporte Terrestre, por la que se anuncia la entrada en funcionamiento del Registro de Comunicaciones de los Servicios de Arrendamiento de Vehículos con Conductor. (publicada en el BOE de 17/03/2023)