Hiriarteko taxietarako VT-N baimenak
Hiriarteko taxietarako VT-N baimenak
Hiriko taxi lizentzia baten titularrak, Udalak baimena eman ondoren, hiriarteko VT-N baimena eskatu behar du Arabako Foru Aldundian, zerbitzua bere udalerritik kanpo edo zerbitzu bateratuko lurralde eremutik kanpo eta estatu osoan eman ahal izateko.
Baimena eskuratzeko, eskatzaileak udaleko taxi lizentzia baten titularra izan behar du, eta lizentziari dagokion helbideak udalerri berekoa izan behar du.
Udal lizentzia galtzeak, oro har, hiriarteko baimena deuseztatzea dakar ondorioz, salbuespenezko kausak direnean izan ezik.
- Pertsona fisikoa izatea, eta autoz egiteko garraio zerbitzuak EAEn emateko gaitzen duen beste baimen baten titularra ez izatea.
- Udal lizentzia baten titularra izatea.
- Zerga, lan eta gizarte arloko betebeharrak betetzea.
- Lehenengo matrikula kontuan hartuta, bi urtetik gorako antzinatasunik ez duen ibilgailu baten jabea izatea.
- Bidaiariei garraio zerbitzuaren ondorioz eragindako kalteen erantzukizun zibila estaltzeko modua edukitzea.
- Arabako Lurralde Historikoan zerbitzu bateratuko zazpi eremu daude; horien mugak bat datoz zazpi kuadrillekin ; horrela, taxi lizentzia bat daukatenek gune osoan eman dezakete zerbitzua, udal esparruko hiriko ibilaldi bat balitz bezala.
- Ibilaldiek, oro har, baimenean ezarritako helbidea dagoen udalerrian edo zerbitzu bateratuko eremuan izan behar dute hasiera. Badaude salbuespen batzuk:
- Taxilaria ibilaldi osoan Euskal Autonomia Erkidegotik inoiz ateratzen ez bada, zerbitzu bateratuko eremua den udalerritik kanpo jaso ditzakete erabiltzaileak, baldin eta zerbitzua aldez aurretik kontratatu bada eta honako baldintza hauek betetzen badira:
- Zerbitzua kontratatu duen pertsona fisiko edo juridikoak taxilariari dagokion udalerrian edo zerbitzu bateratuko eremuan izan behar du helbidea.
- Ibilaldiaren hasiera eta helmuga, kasu horietan, edozein izan daiteke.
- Ezinbestekoa da aurretiko kontratu bat egotea, bete behar den eta zerbitzua ematen denean eraman behar den ibilbide orrian jasotakoa.
- Taxilaria ibilaldi osoan Euskal Autonomia Erkidegotik inoiz ateratzen ez bada, zerbitzu bateratuko eremua den udalerritik kanpo jaso ditzakete erabiltzaileak, baldin eta zerbitzua aldez aurretik kontratatu bada eta honako baldintza hauek betetzen badira:
- Taxilaria ibilaldian Euskal Autonomia Erkidegotik ateratzen bada, erabiltzaileak zerbitzu bateratuko eremua den udalerritik kanpo jaso ditzakete, baldin eta zerbitzua aldez aurretik kontratatu bada eta honako baldintza hauek betetzen badira:
- Zerbitzuak portu eta aireportuetan izan behar du abiapuntua.
- Helmugak lizentzian aipatutako helbidea dagoen udalerria edo zerbitzu bateratuko eremua izan behar du.
Lizentzia eta baimenak besterenezinak dira, honako kasu hauetan izan ezik:
- Titularraren heriotza eta ezkontide alargunari edo jaraunsle legitimoei eskualdatzea.
- Alargunak edo jaraunsleek baimena jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu ezin badute, beste bati eskualda diezaiokete.
- Erretiroa hartzea.
- Gaixotasunen bat, istripu bat edo bestelako ezinbesteko kausa bat dela medio, titularra lanean aritu ezin denean.
- Titularrak lizentzia hamar urtez baino gehiagoz ustiatu badu, eskualda dezake, udal entitatearen baimena jaso ondoren; hala ere, hamar urtez ezin izango du beste lizentzia bat udalerri berean eskuratu.
- 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, lurreko garraioak antolatzekoa.
- 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.
- 1993ko otsailaren 4ko Agindua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, bidaiarien errepideko garraio diskrezionala egiteko baimenei buruz.
- 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.
- 243/2002 Dekretua, urriaren 15ekoa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duena.
- 2005eko otsailaren 11ko Agindua, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikorako gehienezko baimen kopurua ezartzeko dena.
- 1988ko maiatzaren 31ko Agindua, Garraio eta Herri Lan Sailarena, turismoko autoez dabiltzan bidaiarien garraio publikorako zerbitzuek udalerritik kanpo bidaiariak hartzea araupetzen duena.
- 79/2008 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluarena, uztailaren 29koa, herri barruko eta herri batetik besterako auto bidezko garraio publikoa eskaintzeko, Arabako lurralde historikoan sei area sortzen dituena.