Osasun garraiorako baimenak (VS eta VSPC)

Osasun arloko garraioa egiteko baimenak erregimen publikoan (VS) edo pribatu osagarrian (VSPC) eman daitezke, eta hiriko zein hiriarteko zerbitzuak estatu osoan emateko gaitzen dute.

Baimen horiek ematea araututa dagoenez, baldintzak edota ezarritako irizpideak –zerbitzuari edo lurralde banaketari buruzkoak– betetzen ez direnean bakarrik uka daiteke.

IZAPIDETU

Baimena lortzeko, eskatzaileak honako hauek egiaztatu behar ditu, besteak beste:

  • Badituela baliabideak zerbitzua berehala aurkitzeko, eguneko 24 orduetan.
  • Egoitza 20.000 biztanletik gorako herri batean badu, jendaurrean zabalik dagoen lokal bat eduki behar du, erregistratutako izen edo titulua duena.
  • Ibilgailuetarako eskatzen diren ziurtagiri tekniko-sanitarioak lortu behar ditu.
  • Gutxienez 5 ibilgailu eduki behar ditu, jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean.

Baimen hori eskuratzeko, honako hauek egiaztatu behar dira:

  • Ibilgailuetarako eskatzen diren ziurtagiri tekniko-sanitarioak lortu izana.
  • Garraio publikoa ez dela eskatzailearen jarduera nagusia.
  • Gaixoen edo istripuan zauritutako pertsonen kopuru hori enpresako zentroetatik edo zentroetara ohikotasunez garraiatzeko beharra.

Ibilgailuen ezaugarriak

Garraio mota horretan erabiltzen diren ibilgailuek araudian ezarrita dauden hainbat agindu bete behar dituzte, dokumentazioari, seinaleztapenari, identifikazioari eta ezaugarri teknikoei dagokienez. Besteak beste, honako hauek behar dira:

  • Indarrean dagoen ziurtagiri tekniko-sanitarioa, Osasun arloan eskumena duen organoak emandakoa. Arabako Lurralde Historikoan eskumena Eusko Jaurlaritzari dagokio. Ziurtagiria aldi baterako indargabetzen edo kentzen bada edo ezarritako epean berritzen ez bada, baimena automatikoki baliogabetu egiten da, Administrazioak zirkunstantzia hori formalki deklaratu ez badu ere.
  • 10 urteko antzinatasuna, gehienez ere.

Honako hauek izan daitezke:

  • Anbulantzia ez-asistentzialak. Ez daude egokituta osasun laguntza bidean emateko. Gidariak osasun garraioaren arloko profesionaltasun ziurtagiria edukitzea egiaztatu behar du gutxienez. Zerbitzu motaren arabera, baliteke prestakuntza berbera duen laguntzaile bat eraman behar izatea. Ibilgailu horiek honela sailkatzen dira:
    • A1 motako anbulantziak edo konbentzionalak: pazientea esku-ohean garraiatzen dute.
    • A2 motako anbulantziak edo garraio kolektibokoak: gaixo bat baino gehiago garraia dezakete, baldin eta lekualdatzea larrialdikoa ez bada eta gaixoek eritasun infekto-kutsakorrik ez badu.
  • Anbulantzia asistentzialak. Laguntza tekniko-sanitarioa bidean ematen dute. Honako hauek daude:
    • B motako anbulantziak, oinarrizko bizi-euskarria eta hasierako osasun laguntza ematen dituztenak. Anbulantzian lanbide heziketako titulua –osasun larrialdietako teknikariarena edo baliokidea– duen gidari bat behintzat egongo da, eta gutxienez titulu berdina duen laguntzaile bat.
    • C motako anbulantziak, bizi-euskarri aurreratua ematen dutenak. Gutxienez, osasun larrialdietako teknikari titulua edo baliokidea duen gidari bat eta erizaintzan diplomadun edo gradudun bat (edo titulu baliokide bat duen pertsona bat) egongo dira anbulantzian. Era berean, larrialdiak hala eskatzen badu, medikuntzan lizentziadun edo gradudun bat, edo bestela, gradu titulu bat edo atzerriko titulu homologatu bat duen pertsona bat egongo da.