Salgaien garraio publikorako baimenak MDL eta MDP

Salgaiak errepidez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimenek garraio mota hori estatu osoan, era profesionalean eta ordainsariaren truke egitea ahalbidetzen dute. Bi mota daude:

  • Salgaiak 3,5 tonatik beherako gehieneko masa baimendua duten ibilgailuetan soilik garraiatzeko baimenak (MDL).
  • Salgaiak edozein motatako ibilgailuetan (MDP) garraiatzeko baimenak.

Mota bi horien arteko aldea 3,5 tonatik gorako gehieneko masa baimendua (GMB) duten ibilgailuak erabiltzean datza. Horrela gertatuz gero, araudiak baldintza zorrotzago batzuk ezartzen ditu, lanbidean jardun ahal izateko.

IZAPIDETU

MDL edo MDP motako baimen bat eskuratzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea edukitzea, edo atzerritarren erregimen orokorraren baimenak edukitzea, jarduera norberaren izenean egin ahal izateko.
  • Pertsona fisikoa ez bada, nortasun juridiko propioa eta independentea izateaz gain, irabazi asmoz jardun behar du, eta garraio publikoak sozietatearen helburuetako bat izan behar du. 
  • Espainian helbide bat izan behar du, non kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordeko dituen, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa eduki behar ditu.
  • Zerga, lan eta gizarte arloko betebeharrak bete behar ditu:
    • Zergapekoen Erroldan alta emanda egotea, baimena motaren araberako garraio jarduerari dagokion epigrafean.
    • Gizarte Segurantzaren erregimenean inskribatuta egotea.
    • Estatuarekin, Gizarte Segurantzarekin eta AFArekin zorrik ez izatea epe exekutiboan.
  • Espainian matrikulatutako ibilgailu bat (gutxienez) edukitzea, jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean.

Gainera, 3,5 tonatik gorako GMBa duten ibilgailuentzat behar diren MDP motako baimenak lortzeko:

  • Garraio kudeatzailearen lana egiten duen pertsona fisiko bat edukitzea

  • Kudeatzaileak eta baimenaren titularra den pertsona fisiko zein juridikoak zintzotasunaren betekizuna bete behar dute.
  • Establezimendu bat edukitzea, non honako hauek gordeko diren: kontabilitate agiriak, langileen kudeaketari buruzkoak, gidatze eta atseden denborei buruzkoak eta egiten duen garraio jarduerarekin zerikusia duten gainerako agiriak.
  • Behar besteko finantza ahalmena edukitzea eta konkurtsoan edo kaudimengabe deklaratua ez izatea, egoera horretatik salbuesten duen ebazpen arrazoiturik ez badago. Ahalmena honela zehazten da:
    • Pertsona juridikoa: kapitala eta erreserbak batuta gutxienez 9.000 euro izatea, ibilgailu bakar batekin jarduten badu, eta beste 5.000 euro, ibilgailu gehigarri bakoitzeko.
    • Pertsona fisikoa: ibilgailuak jabetzan, finantza errentamenduan edo gutxienez 24 hilabeteko eperako errentamendu arruntean edukitzea, horien artean hamabi urtetik gorako antzinatasuna duen ibilgailurik ez egotea (lehenengo matrikula kontuan hartuta).

Titularrak baldintza horiek betetzen ez baditu, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Finantza entitate batek edo aseguru etxe batek emandako bermea, hartzekodunen aurrean bermatzaile solidario moduan aritzeko, finantza ahalmen gisa eskatzen den zenbatekoaren neurrian.
  • Finantza entitate batek adierazitako zenbaterainoko kreditua lortzeko aukera bermatzen diola frogatzen duen dokumentazioa.
IZAPIDETU