Takografo digitala ez erabiltzeko salbuespenak

561/2006 Erregelamenduak jasotzen du noiz ibil daitezkeen ibilgailuak takografo digitalik gabe:

  • Bidaiariak zerbitzu erregularren bidez garraiatzeko diren ibilgailuak, zerbitzuak ez badu 50 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egiten.
  • Orduan 40 kilometro baino gehiagoko gehieneko abiadura baimendurik ez duten ibilgailuak.
  • Indar armatuek, defentsa zibilak, suhiltzaileek eta ordena publikoa mantentzeko ardura duten indarrek eskuratutako edo gidaririk gabe alokatutako ibilgailuak, garraioa erakunde horiei emandako zereginen ondorioz eta haien erantzukizunpean egiten bada.
  • Larrialdietarako edo salbamendu operazioetarako erabilitako ibilgailuak, eta laguntza humanitarioa merkataritza helbururik gabe garraiatzeko erabilitakoak
  • Medikuntza helburuetarako erabilitako ibilgailu bereziak
  • Matxurak konpontzen espezializaturiko ibilgailuak, haien ekintza-erradioa ustiapen-zentroarekiko 100 kilometrokoa bada.
  • Errepideetan probak egiten dituzten ibilgailuak, helburua hobekuntza teknikoa, konponketa edo mantentzea bada, eta oraindik zirkulazioan jarri gabeko ibilgailu berri edo eraldatuei.
  • Gehieneko masa baimendua 7,5 tona baino gehiagokoa ez duten ibilgailu edo ibilgailu multzoak, merkantziak merkataritza helbururik gabe garraiatzeko erabiltzen badira.
  • Historikotzat jotzen diren merkataritza ibilgailuak, betiere hala jotzen baditu dabiltzan estatu kidearen legeriak, eta bidaiariak edo merkantziak merkataritza helbururik gabe garraiatzeko erabiltzen badira.

Halaber, 640/2007 Errege Dekretuak xedatutakoari jarraituz, ez dago takografoa instalatzeko betebeharrik eta gidaldi eta atsedenaldi  denborak bete beharrik honako garraioak egiten direnean:

  • Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak zehaztutako garraio ofizialak

  • Posta-zerbitzu unibertsalaren eremuan postaz egindako bidalketak jaso eta emateko garraioak, beti ere:

    • Ibilgailuaren gehieneko masa baimendua, atoiena eta erdiatoiena barne, 7,5 tonatik gorakoa ez denean.

    • Garraioa, oso-osorik, ibilgailuaren enpresa titularraren edo errentariaren ustiapen zentrotik 50 kilometroko erradioan egiten denean.

    • Ibilgailua gidatzea ez denean gidariaren jarduera nagusia eta gidariaren lan kategoria posta jasotzeko eta banatzeko ardura izaten dutenena denean.

  • Hauetarako erabiltzen diren ibilgailuekin egindako garraiatzeak: estolderia zerbitzuak, uholdeen aurkako babesa, ur horniketa, gas eta elektrizitate sareen mantentze lanak, errepideen mantentze eta kontserbatze lanak, etxez etxeko zabor bilketa, telegrafoak eta telefonoak, teledifusio eta irratidifusioa eta eta telebistako hargailu eta transmisoreak detektatzeko lanean erabiltzen diren ibilgailuak.

  • Ibilgailuaren enpresa titularraren edo errentariaren ustiapen zentrotik 50 kilometroko inguruan dauden hiri hondakinak suntsitzeko egindako garraioak.

  • Merkantzien garraio pribatu osagarriak, nekazaritzan, baratzeko lanean, baso ustiapenean, abeltzaintzan edo arrantzan aritzen diren enpresek beren jardueraren baitan eginak, enpresaren ustiapen zentrotik 100 kilometro arterainoko erradioan.

  • Nekazaritzako edo basozaintzako traktoreak erabiliz egiten diren garraio pribatu osagarriak nekazaritza edo basozaintza jarduerak egitean, baldin eta ibilgailuaren enpresa titularraren edo errentariaren ustiapen zentrotik 100 kilometro arterainoko erradioan egiten badira.

  • Esnea landetxeetatik biltzeko edo abereak elikatzeko esne edo esneki ontziak aberetxeetatik garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak, baldin eta ibilgailuaren enpresa titularraren edo errentariaren ustiapen zentrotik 100 kilometro arterainoko erradioan egiten badira.

  • Bizirik dauden abereak aberetxeetatik tokiko azoketara, edo azoketatik tokiko hiltegietara, edo aberetxeetatik tokiko hiltegietara garraiatzeko erabiltzen ibilgailuak, baldin eta abiapuntutik helmugarainoko distantzia, gehienez ere, 50 kilometro bada lerro zuzenean.

  • Zirku eta barraketarako materiala eramateko egiten diren garraio pribatu osagarriak, horretarako egokituta dauden ibilgailuetan.

  • Nagusiki hezkuntza helburuak dituzten erakusketa ibiltariak garraiatzeko ibilgailuak, horretarako egokitu eta hornituak, erakusketa ibilgailua geldituta dagoenean egiteko.

  • Funtsak edo baliozko objektuak horretarako ibilgailu espezializatu eta hornituetan eramateko egiten diren garraioak.

  • Gidatzen ikasteko edo gidabaimena edo gidarien gaitasun agiria lortzeko ikastaroetan egindako garraioak, horretarako propio horniturik dauden ibilgailuak erabilita.  

  • Merkantziak garraiatzeko ibilgailuak, baldin eta ibilgailuaren enpresa titularraren edo errentariaren ustiapen zentrotik 50 kilometroko erradioan garraiatzen badira eta gas natural, elektrizitate  edo gas natural edo urtu bidez higiaraziak badira, betiere ibilgailuaren gehieneko masa baimendua, atoi eta erdiatoien masa barne, 7,5 tona baino handiagoa ez bada.

  • Gidariek beren lana egitean erabiltzen dituzten materiala, ekipoak edo makinak eramateko garraio pribatu osagarriak, beti ere, ibilgailuaren gehieneko masa baimendua, atoi eta erdiatoien masa barne, 7,5 tona baino handiagoa ez bada, ibilgailuaren enpresa titularraren edo errentariaren ustiapen zentrotik 50 kilometroko erradioan egiten bada garraio osoa eta gidariaren lan  jarduera nagusia gidatzea ez bada.  

  • Zerbitzuak emateko diren ibilgailuetan egindako garraioak, errepideko garraioaz bestelako jardueretarako eremu itxietan osorik egiten direnak, hala nola,  portuetan, aireportuetan eta tren geltokietan.

  • 250 kilometro koadrotik gora ez diren irletan osorik egiten diren garraioak, baldin eta ez irla horiek ez badaude penintsularekin lotuta ibilgailu motordunentzat irekita dagoen zubi, ibi edo tunel bidez.

Errege Dekretuaren salbuespenak ere zabalduko dira ibilgailuek aurretik aipatutako garraioetako bat egin aurretik edo atzetik egin behar duen zamarik gabeko ibilbideetara.