Atzean gaude, baina beti aurretik goaz

 

Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailaren eskumenetako bat da Errepideen Foru Sareko 1.455 kilometroak planifikatzea, eraikitzea, mantentzea eta modernizatzea. 

Profesional aparten lantalde batek urteko egun guztietan lan egiten du, Arabako herritarren eskura errepide eroso eta seguruak jartzeko, pertsonen eta salgaien mugikortasuna bermatzeko eta Arabako gizarte  eta lurralde kohesioari laguntzeko. 

Errepideko proiektu berri bakoitzaren atzean, asfaltatu berri den bide bakoitzaren atzean, hobetutako bihurgune bakoitzaren atzean, babes hesi bakoitzaren atzean edo neguan elurrik eta izotzik gabe dagoen mendiko portu bakoitzaren atzean, ezkutuan dago profesional horien lana.

Ingeniariek, topografoek, obra kontrolatzaileek, bidezainek, bide segurtasuneko teknikariek, elurra kentzeko makinen gidariek eta abarrek ahalbidetzen dute hori. Ez daude begibistan, baina hor daude, guztiak behar bezala funtziona dezan.

Kanpaina honek lan hori nabarmentzen du. Halaber, azpimarratzen du, plangintzatik eta aurrea hartzetik sortu dela Arabako errepideen segurtasuna eta Araba bezalako logistika eta komunikazio nodo baten lehiakortasunerako duen funtsezko eginkizuna. 

Harrotasuna da, premiari aurrea hartzen dion lantaldearena eta lehentasun honekin lan egiten duen lantaldearena: arabarren ardura gidatzea, lekualdatzea eta behar duten lekura iristea baino ez izatea.
 

  

1.    Inbertsioa obra berrietan eta segurtasunean

2.    Mantentzea eta kontserbazioa
 

3.    Sare konektatu eta zaindua lurralde kohesionatua lortzeko

4.   Errepide sarea neguan