Bisita
Lazarraga Kulturgunea bisita
1976an sortu zen Zalduondoko Kultura Elkartea arduratzen da zentroa kudeatzeaz ireki zenetik, eta Zalduondoko eta eskualdeko ondarea sustatu eta zabaltzen du. XX. mendeko 80ko hamarkadan Arabako Foru Aldundiak higiezina erosi ondoren, zaharberritu egin zuten, kultura erabileretarako.
Eraikina bisitatzeak jauregiaz eta haren arkitektura eta horma pintura ospetsuez gozatzeko aukera ez ezik, herriarekin eta haren historiarekin, hizkuntzarekin, ohiturekin, folklorearekin eta artisautzarekin lotutako gaien ikuspegi zabala eskaintzen digu.
Erakusketa jauregiko bi solairuetan banatuta dago, eta jauregia bera eta Lazarraga familia aipatzen dira, zeinaren kide baitzen Juan Pérez de Lazarraga poeta, Larreako dorretxeko jauna eta XVI. mendeko euskarazko lehen testu profanoaren egilea. Gainera, gure lurraldeko zeramika herrikoiaren erakusketa txiki bat ere badago, Arabako landa inauterietako pertsonaia ezagunen irudikapen bat ere bai, bai eta etxeko bizitza islatzen duten guneak eta inguru honetako iraganeko nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren elementuak ere. Azkenik, zentroak Blas Arratibel tokiko artisauaren figura oroitzen du eta omenaldia egiten dio. Haren egurrezko lanez gain, Arabako Aldundiak haren izenarekin urtero antolatzen duen lehiaketan saritutako artisautza lanak ere ikus daitezke beste areto batean.
Kokalekua

Iturribarri, z/g
01208, Zalduondo, Araba

Igande eta jai egunetan: 11:30etatik 13:30etara