Lazarragatarrak Oñatiko jaurerriko leinu garrantzitsuenetako eta eragin handieneko bat ziren. Ahaidetasunagatik eta adiskidetasunagatik, Gebaratarren babespean zeuden. Etxe hori Espainiako maiorazko zaharrenetako bat zen, eta haren ordezkariek Oñatiko konde titulua zuten XV. mendetik.

Lazarragatarrak garai hartan iritsiko ziren, ziur aski, Arabara, Gebaratarren interesak zirela eta, eremu estrategiko honetan haien konfiantzako pertsonak izan nahiko baitzituzten. Lazarraga abizena Agurainen, Larrean, Gasteizen edo Zalduondon aurki dezakegu, gaur egungo jauregia eraiki aurreko belaunaldietan.

Lazarraga Familia