Jauregiaren lehen solairuan zeramika herrikoiari, batez ere Arabakoari, eskainitako aretoa dago. Lurraldeko hainbat buztingintza zentrotan ekoizten zen. Horien artean, nabarmentzekoak dira honako herri hauetan kokatutakoak: Uribarri Nagusia, Uribarri Ganboa, Ixona, Elosu, Erentxun eta Narbaxa. Narbaxakoa izan zen azken tailerra, eta 1976an itxi zituen ateak.

Erakusketan ikusgai dauden piezak etxean erabiltzekoak ziren: komunean erabiltzen zirenetatik hasi eta elikagaiak garraiatzeko baliatzen zirenetara. Hala, besteak beste, honako hauek topa ditzakegu: barreñones izenekoak, zeinak txerri hilketaren produktuak egiteko erabiltzen baitziren; sukalderako eta mahairako ontziak; ur edo ardo pitxerrak (pedarras), eta elikagaiak oliotan edo ozpinetan kontserbatzeko gurin ontzi eta tinak.

Euskal Herriko lokatzaren kalitate txarraren ondorioz, ezin zen zuzenean sutan jartzeko ontzirik egin; horregatik, Zamora eta Valladolid inguruko pieza batzuk ere badira, ziur aski janaria prestatzeko erositakoak. Euskal buztingileek esmalte beiratu eta zuriez iragazgaizten zituzten ontziak, bai kanpoaldetik, bai barrualdetik.

Batzuetan, erabileragatik eta hausturengatik, konponketak egin behar izaten ziren, eta orduan, alanbratu edo grapatu egiten zituzten ontziak. Latorrigileen berezko lana izaten zen hori, eta aretoan adibide batzuk ikus ditzakegu.

Arabako zeramika herrikoia