PFEZ erreta: Amatasun/aitatasun sariak itzultzea

NORI itzul dakioke?

2013 eta 2017 bitartean AMATASUN/AITATASUN sariak jaso dituztenei.

NOLA itzuliko da?

PFEZ aitorpena aurkeztu bazen, Arabako Foru Aldundiak ofizioz itzuliko du, inongo agiririk aurkeztu beharrik gabe, salbu eta amatasuna itzultzeko erantsitako inprimakia edo aitatasuna itzultzeko erantsitako inprimakia , itzuli beharrekoa bertan jakinarazten den banku kontuan sartzeko.

Itzulketa egiteko ezinbestekoa da inprimakia aurkeztea, nahiz eta aurretik halako idazkirik aurkeztuta izan.

Eragindako ekitaldiko PFEZ aitorpena egin ez bazen, itzulketa jasotzeko ezinbestekoa izango da dagokion autolikidazioa aurkeztea.

2018ko PFEZ aitorpena aurkeztean berreskuratuko dira 2018ko ekitaldian jasotako amatasun eta aitatasun sarien atxikipenak.

NON aurkeztu behar da amatasun/aitatasun sariaren inprimakia?

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Auzitegi Gorenaren epaiaren aurretik zuzentze eskaera aurkeztu duten zergadunak:

  • Izapidetzen ari diren eskaerak: egiaztatzen bada eskatzaileak amatasuneko edo aitatasuneko prestazioa jaso duela, baietsi egingo da eskaera.
  • Ebazpen irmo bidez ezetsitako eskaerak: autolikidazio zuzenketa ezesten duen erabakiari garaiz eta behar bezala aurka ez egiteak ekintza irmo eta onartu bihurtzen du eta; beraz, zergadunek ezin du berriro autolikidazioa zuzentzeko eskatu, ez eta haren aurka errekurtsorik jarri ere.

Auzitegi Gorenaren epaiaren aurretik ezestearen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu duten zergadunak:

  • Izapidetzen ari diren eskaerak: egiaztatzen bada eskatzaileak amatasuneko edo aitatasuneko prestazioa jaso duela, baietsi egingo da eskaera.
  • Ebazpen irmo bidez ezetsitako errekurtsoak: zergadunak ezin izango du berriro haren aurkako errekurtsorik jarri.