RENTARABA

 

Arabako Foru Aldundiaren Ogasuneko bulegoetan eta baimendutako aholkularitza eta gestorietan ematen den aitorpena egiteko zerbitzua da.

OGASUNEKO
BULEGOETAN
calendario campaña renta 2022 Alava

 

 

HASIERA

APIRILAK 13

calendario campaña renta 2022 Alava

 

 

AMAIERA  

EKAINAK 25

 

 

AURRETIKO HITZORDUA

Foru Ogasunaren bulegoetara aitorpena egitera etorri baino lehen, hitzordua eskatu beharko duzu aurrez, 2026ko apirilaren 9tik ekainaren 5era.

Oharra: hitzordura joaterik ez baduzu, jakinaraz iezaguzu bertan behera utzi edo aldatu nahi duzula, Rentaraba aldez aurreko hitzorduaren bidez.

 

     AURRETIKO HITZORDUA ESKATU

Telefono honen bitartez ere hitzordua eska dezakezu

900 111 203

 

 

Salbuespenak

Doako zerbitzu hori zergadun guztiek erabili ahalko dute, salbu eta 2025ean:

  • Jarduera ekonomikoren batean aritu direnek edo jarduera ekonomikoren bat garatzen duten eta errentak eratxikitzeko araubideren batean dauden entitateetako bazkideak izan direnek.
  • Ohiko etxebizitza saldu dutenek.
  • Higiezinak edo akzioak saltzeko hiru eragiketa baino gehiago egin dituztenek.
  • Kotizatu gabeko merkataritza sozietateen partaidetzak saldu dituztenek.
  • Turismo alokairurako higiezinak dituztenek.
  • Lekualdatutako pertsonen araubide bereziari atxikitzen zaizkionek.
  • Etxebizitzak ez diren bi higiezin desberdin baino gehiagoren kapital higiezinen etekinak lortzen dituztenak.
  • Oinordetzaz edo dohaintzaz, irabazpidezkoak desegin izanaz edo indibisoa utzi izanaz, gehiegizko esleipenarekin, eskuratutako higiezinak eskualdatzen dituztenak.
  • Kriptomonetak eskualdatu dituztenak.
     

* Gogoratu zure proposamena onartu baduzu edo autolikidazioa aurkeztu baduzu, esleitutako hitzordua automatikoki ezeztatuko dela.

 

Baimena

Foru Ogasuneko bulegoetan beste pertsona batzuen errenta-aitorpena egiteko edo aldatzeko, beharrezkoa da baimen bat eta NANaren fotokopia aurkeztea.

Erroldako datuak eguneratzea

Erroldako datuak eguneratu beharko dituzu Ogasunean, honako inguruabar hauetakoren bat jakinarazi ez baduzu:

  • Arabako Lurralde Historikoko zergadun berria

  • 2025ean zure egoera zibila aldatu duzu.

  • 2024ko errenta aitorpenean adierazitako helbidea aldatu duzu.

 

BAIMENDUTAKO AHOLKULARITZA
ETA GESTORIETAKO ZERBITZUA
calendario campaña renta 2020 Alava

 

 

HASIERA 

APIRILAK 7

calendario campaña renta 2020 Alava

 

 

AMAIERA  

EKAINAK 25

 

Datu fiskalak lortzeko eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Ondarearen gaineko Zergaren eta Aholkularitza eta Gestoriek Fortuna Handien Elkartasunaren Aldi Baterako Zergaren aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko izapideari buruzko informazio gehiago.

Arabako Lurralde Historiko honetan zergadun berria bazara, 2024an zure egoera zibila aldatu baduzu edo 2023ko errentarekin alderatuta helbidea aldatu baduzu eta aldez aurretik jakinarazi ez badiguzu, erroldako datuak eguneratu beharko dituzu Ogasunean.

Sarbidea entitate laguntzaileentzat