Berdintasuna

Berdintasun Zerbitzua

Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun Arloa lanean ari da emakumeen eta gizonen berdintasun politikak lurralde guztian bultzatzeko.

Arabako Foru Aldundiaren gobernu jardunaren lehentasunetako bat da emakumeen eta gizonen berdintasuna. Arabako gizartea bidezkoa eta solidarioa izan dadin, aukera berdintasunean oinarriturik eraikita egon behar du eta, bereziki, bizitzako eremu guztietan emakumeen eta gizonen berdintasunean.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna funtsezko osagaia da gure gizarteko eraikuntza politiko, sozial eta ekonomikoan. Gainera, pertsona, organizazio eta erakunde askok partekatzen duten helburu bat identifikatzen du, mundu osoan emakumeek oraindik pairatzen duten diskriminazioak errotik kentzeko eskatzen eta lan egiten baitute dimentsio unibertsalean.

Arabako Foru Aldundiaren konpromisoaren isla da Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Plana, 2022-2026.

Arabako Lurralde Historikoko Berdintasuneko Unitateak

Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Planean hainbat neurri proposatzen dira Araba guztian berdintasuna sustatzeko. Arlo horretan egin den jarduera nagusietako bat izan da kuadrilla bakoitzean berdintasun egiturak sortzea. 

2016ko urtearen amaieratik gure lurraldeko kuadrilla guztiek dute berdintasun teknikari bat, besteak beste, honako eginkizun hauekin: 

  • Berdintasun arloko programak diseinatzea, eta haien jarraipena eta ebaluazioa egitea.  
  • Ekintza positiborako neurriak diseinatzea. 
  • Genero ikuspegia kuadrillen politika, programa eta ekintza guztietan txertatzea bultzatzea  
  • Politikariei eta teknikariei berdintasun arloko aholkularitza eta laguntza ematea. 
  • Sentikortzeko ekintzak sustatzea. 
  • Diskriminazio egoerak antzematea eta haiek errotik kentzeko neurriak proposatzea.
  • Bideak sortzea erakunde publiko eta pribatuetan parte hartzeko eta haiekin lankidetzan aritzeko.
  • Bideak sortzea haien artean eta Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun Zerbitzuarekin koordinatzeko eta sarean lan egiteko. 
     

 

Edukietan lasaiago nabigatzeko, kontuan har itzazu honako hauek:
  • AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.

  • PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.

  • Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.

  • Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.

 

AZKAR IRTEN