Lankidetza
Lankidetza
Foru aldundiaren lankidetza eta solidaritate politikaren funtsezko osagaiak dira aukerei eustea belaunaldi batetik bestera, emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzea eta pertsonak politiken gunean jartzea, halako moldez non garapen prozesuan parte hartuko baitute eta prozesuaren onuradun izango baitira. Politika hori partaidetzazko eran eraikitzen ari da Arabako garapen erakundeekin eta beste erakunde publiko batzuekin batera.
Ikuspegi hori oinarri, garapenerako lankidetza proiektuak babesten ditugu eta haietan lan egiten dugu Arabako GGKE-en bidez, edo zuzenean beste herrialde batzuetako toki erakundeen bidez. Baita
gizarte eraldaketarako hezkuntza ekintza batzuk babestuta ere genero ikuspegia oinarri; hain zuzen ere, arabarren artean konpromiso solidarioko jarrerak sustatzen dituzten ekintzak. Bukatzeko, garapen bidean dauden herrialdeetako populazioa jasaten ari den larrialdi egoerei erantzuten diegu, baldin eta Arabako erakundeek haietan eragiteko gaitasuna badaukate.

Lankidetzarako Ekimenak
Lankidetzarako ekimenak ikusi
Arabako Larrialdietarako Funtsa
Arabako Larrialdietarako Funtsera joan
Laguntzak eta dirulaguntzak
Laguntzak ikusi