Argitalpenak
- Berdintasuna eta Giza Eskubideak
- Kulturartekotasuna
- Argitalpenak
Kulturartekotasunari buruzko argitalpenak
Argitalpenak
Nola bihurtu gizarte- eta kultura-aniztasuna faktore positibo herrien orainerako eta gerorako?
Los objetivos que se plantean para el estudio son: en primer lugar, conocer los recursos de inmigración; en segundo lugar, realizar un diagnóstico de los servicios, programas y recursos vigentes de las Cuadrillas y Ayuntamientos de Álava; en tercer lugar, realizar un análisis de los servicios, programas que llevan a cabo las asociaciones y otros colectivos ajenos a la institución; y, por último, determinar, a partir de los recursos que sí existen, cuáles son los objetivos prioritarios que las distintas cuadrillas pueden plantearse cara al futuro en el ámbito de la inmigración.
Arabako Errioxako Immigrazio Mahaiak eta Arabako Foru Aldundiak gizarteko errealitatea eta batez ere biztanleria immigrantearen eta Arabako Errioxako bertako biztanleriaren arteko elkarbizitza ezagutzeko ikerketa bat jarri dute martxan. Ikerketa honi lan eredu integralago bat eratzeko asmoarekin hasiera eman zaio.
Aurrera atera den lana bi dinamika bateragarri eta osagarrizkoen kointzidentziagatik sortzen da. Alde batetik, Immigrazioaren I. Plan Foralaren elaborazioa eta Immigrazioaren Foru Kontseiluaren sorketa, Foru Aldunditik bultzatutako ekimena. Bestetik, Arabako Errioxako Immigrazio Mahaiaren konfigurazioa, Asociación de Desarrollo Rural de Rioja Alavesa "Peña León" erakundearen bitartez. Honek Eskualdeko immigrante taldearekin lan eredu integralago bat diseinatzea eta garatzea du helburu.
Ikerketak, metodologikoki lan esparru haundi bat estali du, konkretuki bertako biztaleriari, biztanleria immigranteari eta sasoikako biztanleriari zuzendutako inkesten bidez. Jarraian azterketaren testu osoa edo kapitulutan zatituta deskargatu dezakezu.
Sintesi-agiri honek Arabako Errioxako kuadrillak aurrera daraman jarduera laburtzen du eta Arabako Errioxako immigrazio prozesuak direla-eta bizikidetzari buruzko azterketaren emaitzak ere biltzen ditu.