2024 Bizilagunak kanpaina

“Hamaika zapore, mila istorio – Mil sabores, mil historias” lelopean, azaroaren 24an, igandea, Bizilagunak ekimenarekin bat egingo dute Arabako hainbat etxek eta txokok.

Ekimen honen helburua da jatorri kultural desberdineko bizilagunak, mahai baten inguruan biltzea, kulturen arteko bizikidetzaren aldeko zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jartzeko.

 

Arabako Lautadan, Aiaraldean, Arabako Mendialdean, Añanan eta Gorbeialdean

 

Arabako Lautadan, Aiaraldean, Arabako Mendialdean, Añanan eta Gorbeialdean egingo diren bazkarietan izena emateko eta parte hartzeko, formulario hau bete behar da.

Izen-ematea 

 

Izen-emateak eta informazio gehiago (Arabako Lautadan, Aiaraldean, Arabako Mendialdean, Añanan eta Gorbeialdean):  

 

Bizilagunak 2024

 

 

Zurrumurruen aurkako estrategia

2016an, agintaldiko lan ildo gisa finkatu eta elkarbizitzaren aldeko planak eta xenofobiaren aurkako borroka sustatu ondoren, eta ZAS! Zurrumurruen aurkako Sarearekin bat egin ondoren, gure lurraldean zurrumurruen kontrako ohartarazpen sozialeko estrategia bat abiarazi genuen, zehazki Arabako Lautadan, Aiaran eta Arabako Mendialdean.
 
Immigrazioaren, aterpetzearen eta kultur dibertsitatearen kontrako zurrumurru, estereotipo negatibo eta aurreiritziek eragindako ondorioei aurre egiteko estrategia bat, zeina oinarritzen baita gure harreman eremu pertsonal eta egunerokoan eragin eta eraldatzeko eta hobetzeko guztiok daukagun ahalmenean.

Gaur egun, Aldundiak lanean jarraitzen du Zurrumurruen Aurkako Sarea zabaltzeko eta sendotzeko, bizikidetza sustatzeko, aniztasunaren kudeaketa egokitik eta errealitate horren ezagutzatik abiatuta. Zurrumurruen aurkako estrategia horiek Arabako Lautadan, Aiaraldean, Arabako Mendialdean, Añanan, Gorbeialdean eta Guardia-Arabako Errioxan daude hedatuta gaur egun.