Kulturartekotasuna
Kulturartekotasuna
Jendarte dibertso eta askotariko batean bizi gara. Dudarik gabe, horrek erronka baten aurrean jartzen gaitu; batez ere arabar herritarrentzat den aukera baten aurrean. Arabako Foru Aldundian, apustu egiten dugu ez bakarrik pertsona guztion arteko elkarbizitzaren alde, baina baita ere bizitza elkarrekin egin dezagun, probetxu ateraz gure inguruan ditugun era bateko eta besteko dohain, ahalmen eta jakintzei.
Arabako immigrazioaren errealitateari buruzko azterlan diagnostikoa abiapuntuko tresna da gure lurraldeko etorkinen egoera aztertzeko eta, beraz, Immigrazioaren I. Foru Plana gertatu eta idazteko.
Haren helburua, errealitate horren eta orain arte martxan jarritako politiken joera nagusiak antzemateko oinarri gisa erabiltzea da. Lan honetan, arau eta estatistika azterketa egin eta gure lurraldean bizi diren etorkinak testuinguru objektibo eta subjektiboan kokatzeaz gainera, eremu honetako elkarte sarearen bilakaera eta egungo egoera jasotzen dira, baita Arabako Foru Aldundiak immigrazioaren gaian jarraitzen dituen ekintza ildoak ere.
Jarraian Arabako Immigrazioaren Erealitateari buruzko Diagnostikoaren testu osoa edo testua kapitulutan zatituta deskargatu dezakezu.
Arabako immigrazioaren errealitateari buruzko diagnostikoa 2009