Argitalpenak

Arabako gizonen eta emakumeen berdintasunerako IV. Foru Plana (2016-2020)

Indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoak:

  • Arabako kuadrillak. Indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoa. 
    Arabako Foru Aldundia. 2017

  • Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla. Indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoa. Arabako Foru Aldundia eta Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla 2017

  • Aiarako Kuadrilla. Indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoa.
    Arabako Foru Aldundia eta Aiarako Kuadrilla 2017.

  • Añanako Kuadrilla. Indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoa.
    Arabako Foru Aldundia eta Añanako Kuadrilla 2016.

  • Gorbeialdeko Kuadrillaren diagnostikoa. Indarkeria matxista: Aurre egiten dioten emakumeei eskainitako laguntza hobetzeko datuak, iritziak eta proposamenak.
    Arabako Foru Aldundia eta Gorbeialdeko Kuadrilla 2016.

  • Arabako Errioxako Kuadrilla. Emakumeen aurkako indarkeria matxista: Egoeraren diagnostikoa eta ekintzarako gomendioak. Arabako Foru Aldundia eta Arabako Errioxako Kuadrilla 2016

Arabako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko politiken gaineko diagnostiko (2016)

Praktika egokiak elkarteen lan bateratuan (2010)

Proiektu honek administrazioen eta emakumeen elkarteen baterako hainbat lan esperientzia jasotzen du. Ekintza honen bidez, antolatzeko era arrakastatsuenak antzemateko asmoa dago, gero Arabako Lurralde Historikoko Berdintasunerako Foru Kontseilua izango dena eratzeko eredu egokiena planteatzeko helburuarekin.

Arabako errealitatearen mapa-diagnostikoa: berdintasuna (2009)

Ikerketarako proposatzen diren helburuak honako hauek dira: 

  • Aukera berdintasunerako baliabideak ezagutu

  • Arabako koadrila eta udaletan indarrean dauden zerbitzu, programa eta baliabideen diagnostikoa burutu

  • Erakundetik kanpoko elkarte eta bestelako kolektiboek burutzen dituzten zerbitzu eta programen azterketa egin

  • Dauden baliabideetatik abiatuta, koadrila ezberdinek berdintasunaren alorrean proposa ditzaketen lehentasunezko helburuak zeintzuk diren zehaztu.

Arabako errealitatearen mapa-diagnostikoa: berdintasuna, lankidetza, immigrazioa eta gazteria

Berdintasun politikei dagokienez Aldundiak izandako ibilbide historikoaren azterketa (2009)

Helburua berdintasun politikei dagokienez Arabako Foru Aldundiak izandako ibilbide historikoa bildu, aztertu eta baloratzea da, orain arte hartutako neurriak eta inplementatutako ekintzak zehaztuz.

Berdintasunari dagokionez Arabako errealitatearen txosten-diagnostikoa (2009)

Arabako Foru Aldundia koadrila, udal eta hiriguneetan zein Araba maila osoan emakume eta gizonen egungo errealitatea ikertu eta aztertuko duen txosten-diagnostikoa prestatzen ari da. Diagnostikoaren helburua errealitate horren konfigurazioan parte hartzen duten egoera, problematika eta faktoreak ezagutzea da.

Arabako Foru Aldundiko pertsonalaren diagnostikoa genero ikuspegiarekin

Diagnostikoaren helburu nagusia, sailek emandako prestakuntzarekin batera, administrazio barruan berdintasunaren alorrean jarduerak garatzeko behar den informazioa izatea da.

Arabako Foru Aldundiko Gazteria eta Gizarte Sustapenerako Saileko Gizarte Sustapenerako Zuzendaritzak  2008 urtean diagnostiko hau egitea lehentasunezkoa zela erabaki zuen. Zalantzarik gabe berdintasun politikak eta haien administrazioko aplikazioa ezagutzea eta egungo emakume eta gizonen arteko desberdintasunarekiko sentsibilitatea oinarrizko gakoak dira gai horren aurrean erakundeak izango duen jarrerarako.

Horrela, diagnostikoaren helburu nagusia, sailek emandako prestakuntzarekin batera, administrazio barruan berdintasunaren alorrean jarduerak garatzeko behar den informazioa izatea da. Modu honetan, progresiboki 4/2005 Euskal Legea betetzea gauzatuko da haren lau ardatzetan: generoaren zeharkakotasuna, boteretzea eta parte hartze politikoa, uztartzea eta erantzukidetasuna eta, azkenik, emakumeen aurkako biolentzia.

Informazioa sortu eta erabili genero ikuspegiarekin

Arabako Foru Aldundiaren Elkartasun eta Lankidetza Politiken Esparru Agiria 2016 – 2019

Arabako Foru Aldundiaren lankidetza eta elkartasun politika publikoaren agiri honen helburua da ekintzarako esparru garbi bat ezartzea, 2030 Agenda Berrian eta Garapen Jasangarriaren Helburuetan ezarri diren nazioarteko egungo erronkei eta esparruei egokitua, esparru horri erantsi behar zaizkiolarik lankidetzako foru politika partaidetu, elkar partekatu eta gizarteari ireki batean beharrezkoak diren hobekuntzak eta egokitzapenak.