Indarkeria matxista
Indarkeria matxista
Berdintasunerako IV. Foru Planak, berdintasuneranzko eraldaketarako esku-hartze eremuen artean, eremu bat jaso du, "Emakumeen aurkako indarkeriak eta beste indarkeria matxista batzuk” izenekoa. Ardatz hori Arabako Foru Aldundiaren kezka nagusietako bat da.
Funtsezkoa da gure inguruan indarkeria matxistaren mota desberdinei buruzko egungo egoera jakitea, bai eta abian jartzea horiek eragozteko eta errotik kentzeko esku-hartze estrategia bat.
Estrategia horretan sartzen diren neurrien artean hauek nabarmentzen dira:
1. Indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoak eta protokoloak:
2015etik 2017ra bitartean argitaratuz joan dira Arabako kuadrilletako indarkeria matxistaren diagnostikoak eta eskualdeetako diagnostikoetan jasotako informazioa biltzen duen dokumentu orokor bat.
Agiri horiek indarkeria horien errealitateari eta, bereziki, emakumeen bizitzan duten eraginari buruzko informazioa jasotzeko egin dira.
Gainera, diagnostikoetan antzemandako beharrei erantzuteko, eskualdeetako protokoloak egiten ari dira, zeinak zehazten baitute, batetik, prebenitzen, antzematen eta esku hartzen duten eragile guztien egitekoak eta, bestetik, haien eta indarkeria matxistaren biktimen arteko koordinazio mekanismoak.
Argitalpenak atalean lurraldean indarkeria matxistari buruz egin diren diagnostiko eta jarduketa protokolo guztietara sar zaitezke.
2. Genero indarkeriari aurrea hartzeko eta hartaz sentsibilizatzeko programa:
Halaber, IV. Foru Planeko beste neurrietako bat, ardatz honetan sartzen dena, indarkeriaren arloko prebentzioa, ikerketa, sentsibilizazioa eta prestakuntza biltzen dituen programa bat diseinatzea eta abiaraztea da.
Gaur egun, Berdintasun Arloa lanean ari da, Gazteriaren Foru Erakundearekin batera, "A golpe de palabra/ Hitz kolpez" izeneko prebentzio programa bat gauzatzeko nerabe eta gazteekin, lurraldeko bigarren hezkuntzako ikastetxeen bitartez. Programa horren hirugarren edizioa egin da eta emaitza onak izan ditu.
3. Beldur Barik:
Beldur Barik programa 2009an sortu zen BERDINSAREAren barruan, Emakundek antolatuta, EUDELek bultzatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aldundien parte hartzearekin. Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko zuzendua da, eta helburua da gazteekin batera gogoeta eta eztabaidak sustatzea, gizartea eraldatu dadin eta gizarte matxista eraldatu eta berdintasunezko gizarte bihurtu dadin lankidetzan aritzeko.
Gazteek hainbat bide dituzte programan parte hartzeko, programan bertan sortuak.
Arabako Foru Aldundiak programa horrekin lankidetzan dihardu 2011. urteaz geroztik, udalak, kuadrillak, gazte elkarteak eta gazteak norberaren izenean tartean izan direlarik.
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.
Parte hartzeko guneak kuadrilletan
Hausnarketak partekatzeko eta galderak erantzuteko guneak
Parte hartzeko guneak ikusiKuadrillak
Jarri harremanetan Arabako Lurralde Historikoko berdintasun unitateekin
Jar zaitez harremanetanLaguntzak eta dirulaguntzak
Laguntzak eta dirulaguntzak ikusiOspakizunak
Egun seinalatuak, gako datak...
Ospakizunak ikusiArgitalpenak
Planak, txostenak, ikerketak eta gidak
Argitalpenak ikusi