Parte-hartze guneak
Parte-hartzeko guneak
1. Berdintasunerako Kontseilua
Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseilua 2011n jarri zen abian. Aurreko urteetan ezarri ziren kontseilua eratzeko oinarriak, berdintasunerako parte hartzeko foroen bitartez; lehenbizi, Emakumeen Batzordea eta, geroago, Arabako Berdintasunerako Foru Gune delakoa.
Arabako Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako IV. Planaren (2016-2020) esparruan, aldundiak beste bultzada bat eman nahi dio herritarren partaidetzari: feminista eta emakume elkarteen protagonismoa sendotu nahi du, lurralde historiko osoan berdintasunerako politikak proposatu eta garatzean. Hortaz, emakumeek politika publikoan duten eraginaren eta partaidetzaren erreferentzia foro izan nahi du Berdintasunerako Foru Kontseiluak.
2. Parte-hartze guneak kuadrilletan
Aiarako Kuadrilla
Aiarako Kuadrillak berdintasun foroak ditu Aiarako, Okondoko eta Artziniegako udalerrietan. Hiru foro horiek 2016an jarri ziren abian. Aiarako Berdintasun Foroa hilero biltzen da eta Artziniegakoa eta Okondokoa, aldiz, hiru hilean behin. Bilerak berdintasuneko eta feminismoko prestakuntza saio labur batekin hasten dira, eta ondoren, berdintasun arloko ekintza eta koordinaziorako proposamenak lantzen dira.
Aiaraldean, gainera, eskualdeko foro bat dago: Aiaraldeko Berdintasun Foroa. Urtean bi aldiz biltzen da, eta horietatik sustatzen eta garatzen dira kuadrillako berdintasun politikak eta antolatzen da Berdintasun Topaketa.
Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Arabako Mendialdeko Berdintasun Foroa hilero biltzen da 2018ko irailaz geroztik. Bere ibilbidearen lehen fasean jaiak eta bere kuadrillan berdintasuna bultzatzeko ekintzak programatzea izan ditu arretagune.
Arabako Lautadako Kuadrilla
Arabako Lautadako Kuadrillako Berdintasun Kontseiluak hilero egiten du bilera. Foro honetan kuadrillako herrietako emakumeak bildu eta hainbat jarduera antolatzen dira, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko programazioetan parte hartzeaz gain.
Arabako Errioxako Kuadrilla
Arabako Errioxako Berdintasun Foroak 2017ko urtearen amaieran hasi zuen bere ibilbidea eta harrez geroztik hilero edo, beharrezko izan denean, maizago bildu da. Bilerak Arabako Errioxako herri guztietan egiten dira txandaka. 2018an egin diren jarduketa aipagarrienetako batzuk izan dira Martxoaren 8ko eta Azaroaren 25eko eskualdeko ekintza nagusiak planifikatzea eta antolatzea. Foru hau herritarrek parte hartzeko eta berdintasun politikak kontsultatzeko gune bat ere bada, eta nahiz eta betidanik izan duen kuadrillako Berdintasun Zerbitzuaren babesa eta laguntza, apurka-apurka bere autonomia sendotuz joan da partaideen ahalduntze errealerako bide gisa.
Zuiako-Gorbeialdeako Kuadrilla
2017an abian jarri zen Gorbeialdeko Kuadrillaren (Zuia) Berdintasun Foroa. Kuadrillako foroaren bilerak lau hilean behin izaten dira, herriz herri. Foroaz gain, kuadrillako udalerri batzuetan, hala nola, Zigoitian eta Aramaion, mugimendu feministak ibilbide luzea du eta eskualdean egin diren ekintza estrategiko asko elkarte horiekin sustatu eta koordinatu dira.
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.
Indarkeria matxista
Esku hartzeko estrategiak indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko
Ekiditeko estrategiak ikusiKuadrillak
Jarri harremanetan Arabako Lurralde Historikoko berdintasun unitateekin
Jar zaitez harremanetanLaguntzak eta dirulaguntzak
Laguntzak eta dirulaguntzak ikusiOspakizunak
Egun seinalatuak, gako datak...
Ospakizunak ikusiArgitalpenak
Planak, txostenak, ikerketak eta gidak
Argitalpenak ikusi