Lankidetzaren ekimenak

Lankidetza ekimenak hiru atal ditu:

Proiektua: Gambian emakumeen mutilazio genitalari aurrea hartzeko behatokia eta estrategia berriak: Ezagutu eta jardun X 

  • Entitatea: Wassu Gambia Kafo tokiko GKE
  • Proiektuak nahi duena da laguntzea Gambiako emakume eta neskatilen sexu organoen erauzketaren prebentzioan. Politikan, prestakuntzan, sentsibilizazioan eta eragile gakoen ahalduntzean (Batzar Nazionaleko diputatuak, osasun arloko eta eremu juridikoko profesionalak eta gizarte laneko, soziologiako eta zuzenbideko ikasleak) eragiteko ekintzak konbinatzen ditu, ESOEren prebentziorako eta horrek osasunean eragiten dituen konplikazioei eta lege ondorioei arreta emateko.
  • Aldundiak 43.500,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.
     

Proiektua: Kekeli: babesa sexu abusuen biktima diren neskatoei, neska-mutiko langileei eta trafikoaren biktima direnei, Togon. 

  • Entitatea: Vedruna karitateko karmeldarren Togoko elkartea
  • Proiektu honek laguntza eskaini nahi du, Togon, haurrak babesteko eta haien bizimodua hobetzeko, oso bereziki sexu abusuen biktima diren neskatila adingabeak eta neska langileak eta/edo salerosketaren biktima direnak. Haur horiek Hanoukopeko eta Agbadahonouko merkatuetan lan egiten dute, non Karitateko karmeldarren kongregazioak eguneko zentro bat, babes etxe bat eta auzoko merkatu berrian beste Kekeli-Espace Miledu unitate bat dituen. 
  • Hauexek dira proiektuaren lan lerroak: lanean adingabeen edozein abusu mota eta indarkeria edo sexu abusua prebenitzea, eta sexu abusuen biktima diren eta merkatuetan salerosketa biktima diren neskatilei laguntzea. Halaber, lan egitea haur horiek familiaratu eta eskolaratu daitezen eta modu profesionalean, baita beste erakunde batzuekin sarean lan egitea ere, herritarrak eta gobernu erakundeak kontzientziatzeko.
  • Aldundiak de 50.000,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.
     

Euskal Herriko Unibertsitatea, garapenean laguntzeko proiektuak sustatzeko Arabako campusean

  • Proposamenean ekintza multzo bat jasotzen da, bideratuta dagoena Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda eta 17 GJHak ezagutarazteko, jasangarritasunerako gaitasunak garatzeko ikasleen eta langileen artean, eta konpromisoak eskuratuko direla bultzatzeko eta haiek gauzatzen laguntzeko. 
  • Aldundiak 15.000,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.

Proiektua: emakumearen hezkuntza integrala

  • Entitatea: Jeevan Dhara elkartea (India) 
  • Proiektuaren helburua da emakumeek eskubide berdinak eskuratu ditzatela bultzatzea, neskato eta gazteentzako heziketa formalaren bidez eta emakume helduentzako lantegietan ematen den heziketa ez-formalaren bidez; horrela, emakumeok lan merkatuan sartzea ahalbidetuko litzateke, berdintasuna lortzeko lehenengo urrats gisa. 
  • Aldundiak 20.000,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.
     

Proiektua: Amazonasko lurrak basoberritzea

  • Entitatea: Labreako Prelatutza (Brasil)
  • Proiektuak nabarmentzen du ezen nekazaritza eta abeltzaintzarako edo monolaborantzarako lurzorua gehiegi erabiltzeagatik degradaturik dauden areak basoberritu behar direla, ingurumena hobetuz eta eskualdeko nekazari txikien bizitzaren alde eginez.
  • Aldundiak 36.000,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.

Hitzarmen batzuk dira, lankidetzazkoak eta Arabako erakundeen programa eta egiturei babesa ematen dietenak, eta aldundiak finantzatzen ditu.  

Oporrak Bakean Programa 2018

  • Entitatea: AFANIS. Haur sahararren harrera familien elkartea. 
  • AFANIS elkarteak kudeatzen duen Oporrak Bakean Programak aukera eman du 7 eta 12 urte bitarteko 17 neskatila eta 28 mutiko sahararrek, bi laguntzailerekin batera, oporretan bi hilabete igarotzeko Arabako Lurralde Historikoan harrera familiekin.
  • Programaren bidez, laguntza ematen da Saharako herriaren eta Arabako Lurralde Historikoaren arteko hurbiltzea sustatu eta bultzatzeko, bai eta Arabako herritarrak Saharako herriaren egoeraren inguruan sentsibilizatzea ere. Halaber, osasun arreta orokorrerako aukera eskaintzen die proiektuan parte hartzen duten guztiei, eta arreta espezializatua, behar duten guztiei, bai eta elikadura orekatua ere bi hilabetez.
  • Aldundiak 20.000,00 euro bideratu ditu programa honentzat.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundea gizarte eragile gisa sustatzea Araban

  • Entitatea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
  • Arabako Lurralde Historikoan lan egiten duten GGKEen egitekoa, kasu honetan Koordinakundean bilduta daudenena, funtsezkoa da. Erakunde horiek honelako ekintzak gauzatzen dituzte: nazioarteko elkartasuna eta garapenerako lankidetza helburu duten egitasmoetan gizartearen eta herritarren parte hartzea sustatzeko ekintzak, hain zuzen ere, Arabako herritarren artean jarrera eta portaera arduratsuak bultzatze aldera.
  • Hitzarmenaren xedea da lan egitea GGKE-en Koordinakundearen Arabako ordezkaritza gizarte eragile gisa sustatzeko, halako moldez non haren GGKE-en kideek eragile eraldatzaile gisa Arabako Lurralde Historikoan egiten duten sentsibilizazio eta eragin lana ahalbidetuko baitu.
  • Aldundiak 15.000,00 euro bideratu ditu programa honentzat.
     

Euskadiko eta Erdialdeko Amerikako (Costa Rica eta El Salvador) erakundeen arteko ur eta saneamenduaren inguruko lankidetza programa

  • Entitatea: Euskal Fondoa - Lankidetzarako Euskal Udal Erakundeen Elkartea
  • Programaren bidez lortu nahi dena da, batetik, laguntzea bermatzen El Salvadorreko La Unión departamentuko Anamoros eta Yucuaiquín udalerrietako hiri herritarren ura eta saneamendua izateko giza eskubidea, ikuspegi jasangarri batetik eta genero berdintasuna kontuan hartuta. Beste alde batetik, indartu nahi ditu Costa Rica, El Salvador eta Euskadiko ur eta saneamendu zerbitzu jasangarriak emateko orduan kudeaketa eta hobekuntza gaitasunak, lankidetza tekniko eta finantzarioaren bidez.
  • Horretarako, programak bi osagai ditu: bata, laguntza tekniko, prestakuntza eta esperientzia trukaketa, Hegoalde-Hegoalde lankidetza definitzen dituzten printzipioetan oinarrituta (horizontaltasuna, kontsentsua, ekitatea eta elkarrekiko onura); eta, bestea, inbertsioak herrialdeetako batean ur eta saneamendu azpiegituran."  

San Francisco Menendezen (El Salvador) dagoen San José baserrian edateko ura sartzeko proiektua babestea

  • Entitatea: EUSKAL FONDOA - Garapenerako Lankidetzarako Euskal Udal Erakundeen Elkartea 
  • Proiektu honen bidez, aurre egin nahi zaio ur garbia eta behar bezalako saneamendua ez egoteari, hori baita proiektu honen erkidego onuradunen pobrezia eta malnutrizio arrazoi nagusietako bat, kontuan izanda, gainera, emakumeek daukatela ura lortzeko ardura, zeinek ura artisau putzuetatik atera edo euri sasoian inguruko iturburuetatik ekarri behar baitute. 
  • Aldundiak 35.000,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.

Euskal Autonomia Erkidegoko Saharar Ordezkaritza Bulegoarentzako laguntza programa 
 

  • Entitatea: SAEDen Adiskideen Elkartea 
  • Proiektuak Saharar Ordezkaritza Ofizialaren Bulegoari eutsi nahi dio. Administrazioek eta SAEDen Adiskideen Elkarteak saharar herriari bere ordezkarien bidez laguntzeko egiten duten ahaleginari erantzuten dio.
  • Aldundiak 39.200,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.
     

Giza eskubideak babesten eta gazteak ahalduntzen laguntzeko proiektua 

  • Entitatea: SAEDen Adiskideen Elkartea 
  • Proiektuaren bitartez, saharar errefuxiatuei zein erbestean daudenei lagundu nahi zaie Nazio Batuen doktrina finkatuarekin bat datorren konponbidea bilatzen, aukera emango duena erreferenduma egin dadin saharar herriak bere nahia era libre eta benetakoan adierazi dezan.
  • Aldundiak 60.000,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.
     

Bielorrusiako umeak hartzeko programa

  • Entitatea: Familia Sakratua Elkartea 
  • Proiektuaren bidez, laguntza ematen zaie oraindik ere zentralaren eztandaren ondorioak jasaten ari diren familia desegituratuei. Familiek hartzen dituzten umeak eremu kutsatuenetatik eta gizarte eta familia inguru ahulenetatik etortzen dira, batez ere landa eremuetatik, horietan handiagoa baita erradioaktibitateak osasunean duen eragin kaltegarria, dituzten bizi baldintzengatik. 
  • Aldundiak de 17.640,00 euro bideratu ditu proiektu horretarako, 2018an.