Laia Eskola
Laia Eskola
Laia Eskola Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola da.
Helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.
LAIA Eskola proiektu giltzarri bat da Arabako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako IV. Foru Planean (2016-2020); non jardueren programazio zabala aurkezten den (tailerrak, ikastaroak, berbaldiak, irakurketa klubak, zine foruma etab).
Ekimen hori kuadrilla eta toki erakundeen, gizarte elkarteen, mugimendu feministaren, emakume talde eta elkarteen konpromisoari eta parte hartzeari esker gauzatu ahal izango da, eta asmoa du eskolan parte hartu nahi duten eragile guztiak gehitzea.
-
AZKAR IRTEN aukera: beti izango duzu horretarako botoi bat pantailan.
-
PDF bat irekitzen duzunean, ez sakatu sekula "gorde" edo "gorde honela", sakatu soilik "ireki". Azkar irten behar baduzu, itxi PDFaren leihoa eta sakatu AZKAR IRTEN hurrengo leihoan.
-
Ezabatu zure nabigazio historia, informazioa irakurri ostean aztarnarik ez uzteko.
-
Erabili ezezagun modua edo pribatua nabigatzeko, ez baduzu nahi zure nabigatzaileak ikusten dituzun webguneen eta jaisten dituzun edukien erregistrorik gordetzea.
Kuadrillak
Jarri harremanetan Arabako Lurralde Historikoko berdintasun unitateekin
Jar zaitez harremanetanIndarkeria matxista
Esku hartzeko estrategiak indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko
Ekiditeko estrategiak ikusiParte hartzeko guneak kuadrilletan
Hausnarketak partekatzeko eta galderak erantzuteko guneak
Parte hartzeko guneak ikusi