Nola onartu BAK-ekin, BAKQ-ekin edo ziurtagiri eletronikoarekin batera deklaratzeko proposamen bat (guraso bakarreko familia unitateentzat izan ezik)

Borondatezko Ordezkaritzaren Erregistroan sartuko gara

Identifikazioan klik egin eta dagokion ziurtagiriarekin sartuko gara.

 

Erregistroa aukeraren bidez sartuko gara.

Erregistroa

 

 

 

1. ESKATU

ALTA atalera joango gara.

ALTA

 

NANa idatziko dugu - IFZ balioztatu botoian sakatuko dugu

2a maila markatuko dugu - Mugagabea/Aldi baterakoa markatuko dugu (“Aldi baterakoa” markatzen badugu, izapidetzen ari garen ordezkaritzarako nahi dugun indarraldiaren azken eguna adieraziko dugu)

Bi aukeretako bat aukeratuko dugu. Hona hemen:

  1. Ordezkatutako zergadunak eskaera hau Interneten bidez balioetsiko du: ordezkatuak Bak, BakQ edo ziurtagiri elektronikoa du.

  2. Ogasunak ordezkatuari gako bat bidaltzeko eskatzen da: unean bertan SMS bat jasotzen da. Telefonoa ez bada zuzena, idatzi hona: censohacienda@araba.eus.

Sakatu Bidali botoian.

Sakatu

 

Onartu botoiaren bidez onartuko dugu.

Onartu

 

Bukatu sakatuta amaituko dugu.

Bukatu

 

 

2. BALIOETSI

ALTA ataleko “Eskaera balioesteko jarraitu beharreko prozedura”n 1. edo 2. aukera hautatu dugun, irekita dauden nabigatzaileko leiho guztiak itxi beharko ditugu eta berriz ere egoitzara sartu beharko gara Bak, BakQ edo ordezkatuaren ziurtagiri elektronikoarekin (1. aukera), edo gauden bezala geratuko gara Bak, BakQ edo ordezkariaren ziurtagiri elektronikoarekin (2. aukera).

Egoitzan dagokion erabiltzailearekin gaudela - BALIOESTEA atalera joango gara.

Egoitzan dagokion erabiltzailearekin gaudela

 

Balioetsi nahi dugun eskaera zenbakiaren gainean sakatuko dugu.

Balioetsi nahi dugun

 

1. aukera hautatu badugu, zuzenean sakatuko dugu Balioetsi botoian.

2. aukeraren bidez egin bada, gakoa idatziko dugu eta, ondoren, Balioetsi botoian sakatuko dugu.

Balioetsi eta botoia sakatu

 

Onartu botoiaren bidez onartuko dugu izapidea.

Onartu

 

Prozesua amaitzeko, Bukatu botoian sakatuko dugu.

Prozesua amaitzeko bkatu botoia sakatu

 

 

Urrats horiek betetakoan, gure Rentafacil-en sartu ahal izango gara hemendik:

https://web.araba.eus/eu→ Ogasuna→ Zergak– Errenta→  ONARTU RENTAFÁCIL