GGA prestakuntza zentroak
- Errepideak eta mugikortasuna
- Garraio profesionala
- GGA prestakuntza zentroak

GGA prestakuntza zentroak
GGA ikastaroak eskaintzeko baimendutako prestakuntza zentroak
Gidarien Gaitasun Agiriak lortzeko ikastaroak eskaintzen interesatutako zentroek, haien egoitza bakar edo nagusia Arabako Lurralde Historikoan badaukate, baimen bat eskatu behar dute. Baimena jaso ondoren mugagabea izango da eta lurralde nazional guztian izango da baliagarria, betiere eskatutako baldintzak betetzen badira.
Zentroek harrera eta informazio zonan ongi ikusten den leku batean jarri beharko dute baimenaren kopia, eta baimena emateko kontuan hartutako datuak aldatuz gero horren berri eman beharko dute.
Zentroek betekizun hauek bete behar dituzte:
- Pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa izatea, izaera propio eta independentearekin.
- Aitortutako sinadura elektronikoa.
- Ezinbesteko gutxieneko plantila. Honako hauek modu egonkorrean izan behar ditu:
- Zuzendari irakasle bat; titularra izan daiteke. Gutxienez hiru urtez irakasle edo zuzendari gisa aritutakoa izan beharko da, hain zuzen ere gidariak prestatzeko zentroetan, autoeskoletan, INEMekin kolaboratzen duten zentroetan, Lanbide Heziketako zentroetan, enpresa, elkarte edo lanbide edo sindikatu erakunde baten prestakuntza zentro batean.
- Honako hauetan espezializatutako irakasleak:
- Bide prestakuntza; zentzuz gidatzea, segurtasun eta ingurumen arauetan oinarrituz.
- Errepide bidezko garraioak eta logistika;
- Gai arriskutsuak garraiatzea;
- Suteak itzaltzeko baliabideak eta ekipoak;
- Lehen sorospenak.
- Publikoari irekitako lokala, atal teorikoa irakasteko egokia dena. Honako hauek izan behar ditu:
- Ikasgela bat; ikasle bakoitzeko gutxienez 1,5 metro koadroko azalera izan beharko du.
- Zerbitzu orokorretarako espazio bat zentroan.
- Sarbidea kontrolatzeko sistema biometriko digitala, bertaratzea kontrolatzea errazteko.
Zentro batek praktikak instalazio propioetan egin ditzake edo arlo horretan espezializatutako beste erakunde batekin itundu dezake erakunde horrek eskatutako instalazioak, bitartekoak eta ekipoak izanez gero; inguruabar hori baimenean jasoko da.
- Praktikak egiteko beharrezko ibilgailuak. Prestakuntza praktikoa behar duen ikastaro mota bakoitzaren kategoriako ibilgailu bat gutxienez izan behar du, baita kasuan kasuko gidabaimen mota bakoitzeko ere.
- Material didaktikoa:
- Filmak, gardenkiak, mural laminak, panelak, maketak edo antzekoak, gai desberdinak irakasteko egokiak direnak.
- Material didaktikoa proiektatzeko ekipoa.
- Oinarrizko bihotz-birikietako bizkortzerako maniki bat; horri esker posible izango da masailezurreko subluxazioa, ahoz ahoko eta aho-sudurreko bentilazioa, kanpoko bihotz masajea eta karotida pultsuaren balorazioa egitea, oinarrizko tekniken erregistro sistemarekin. Horrelakorik ez badago, erabili behar diren praktiken saioa egitea itundu daiteke.
- Takografo analogiko eta digitalak, edo ekipo horien simulazio programak edo sistemak, ikasleek erabiltzea ahalbidetuz. Ibilgailuan eraman beharreko garraio dokumentazioaren ereduak.
- Garraio gutunaren eredu bat.
- Errepide bidezko garraioa antolatzeko Europa mailako legedi eta araudiaren bilduma eguneratua, baita zirkulazio, motor bidezko ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari dagokionez ere.
- Prestakuntza eta kualifikazio programa, kasuan kasuko garapen planarekin, irakaskuntza metodoekin eta ikastaroetan sartu eta parte hartzeko baldintzekin.
Gidarien Gaitasun Agiriak (GGA) lortzeko ikastaroak irakasteko baimena duten prestakuntza zentroek irakaskuntzaz arduratuko diren irakasleen espezialitateen aitortza eta ikastaroen programaren homologazioa eskatu behar dute. Horrez gain, egingo dela Arabako Foru Aldundiari jakinarazi behar diote, ezaugarriak zehaztuz.
Ikastaroak homologatzea eta irakasleen aitortza
Araban baimendutako zentroek irakatsitako ikastaroek bat etorri behar dute Arabako Foru Aldundiak aldez aurretik homologatutako ereduarekin. Baimen hori baliagarria izango da ikastaroaren edukia edo ezaugarriak aldatzen ez diren bitartean.
Pertsona fisiko edo juridiko berberak zenbait zentro baimenduren titulartasuna badu, horietan guztietan irakatsi ahalko ditu baimendutako ikastaroak, berriz homologazio berria eskatu beharrik gabe.
Bestalde, zentroek Arabako Foru Aldundiaren aurrean egiaztatu behar dute bertako irakasleek gaiak irakasteko eskatutako betekizunak betetzen dituztela, urriaren 1eko FOM/2607/2010 Aginduan ezarritakorekin bat etorriz, errepideko garraiora bideraturiko ibilgailu jakin batzuen gidarien hasierako kualifikazioko eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak ematen dituzten hezitzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituenak.
Ikastaroen kudeaketa: aldez aurreko komunikazioa
- Baimendutako zentroek egingo duten ikastaro oro telematikoki jakinarazi behar diote Arabako Foru Aldundiari. Komunikazioa zentroko zuzendaritzak sinatuko du, eta gutxienez datu hauek izango ditu: Ikastaro mota, zehaztuz hasierako kualifikazioa, ohikoa edo azkarra den, edo etengabeko prestakuntzakoa, baita zein ikastaro homologaturi jarraituko dioten ere.
- Hasierako eta bukaerako datak, eta programazioa, adieraziz, gutxienez, eskolen ordutegia eta bakoitzaren edukia.
- Proba eta ariketa praktikoak egiteko lekua eta instalazioak, data eta ordua. Ikastaroa irakatsiko duten irakasleen zerrenda, bakoitzaren espezialitateak zehaztuz.
- Ikasleen zerrenda, izena eta abizenekin, eta NAN edo AIZ, azken kasu horretan, bestela, pasaporte zenbakia, baita indarrean dituzten gidabaimen motak ere, horren titulartasunak izanez gero.
- Zentroek ikastaroa hasi baino gutxienez 10 egun lehenago jakinarazi beharko dituzte datu horiek guztiak, ikasleei buruzko informazioa salbu; kasu horretan ikastaroa hasi baino 24 ordu lehenagora arte igorri ahalko dute. Hasieran jakinarazitako ikastaro bati buruzko datuetan edozein aldaketa egonez gero, telematikoki jakinarazi beharko da gutxienez aurrerapen honekin: Ikastaroaren edukia edo hasiera, garapen edo bukaera datak aldatzea: Aurreikusitako hasiera data baino 24 ordu lehenago.
- Irakasleen ordezkapenak: Irakasleak parte hartzen hasi behar duen data baino 24 ordu lehenago. Hasieran jakinarazitako ikasleren batek ikastaroa uztea edo kaleratzea: berehala, gertatu ondoren.
Ikasle bat, edozein arrazoi dela medio, ikastaroaren orduen %5 edo gehiagotan bertaratzen ez bada, ikastarotik kaleratuko da. Hala ere, zentroaren arabera eduki erabakigarriak lantzen dituen ikastaro zatian bertaratu ez diren ikasleak ere kaleratu ahalko ditu zentroak. Ikastaroa bukatu ondoren, eta bukatzen den egunaren ondorioekin, ikastaroa eman duen zentroko irakaskuntza zuzendariak ziurtagiri bat emango dio ikastaroa egin duen ikasle bakoitzari, eskatutako prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso izana egiaztatuz; aldi berean, modu telematikoan Arabako Foru Aldundiari jakinaraziko dio ikastaroa bukatu egin dela eta gainditu duten ikasleen zerrenda, izena, abizenak eta NAN/AIZ datuekin identifikatuz.
Arabako Lurralde Historikoan GGA ikastaroak irakasteko baimendutako zentroak honako hauek dira:
Autoescuela Añua
- Postas, 18 - 1º
- 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945.231.849
Autoescuela Salazar S.L. (Claxon)
- Portal de Foronda, 40
- 01010 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945.171.127
-
Plaza Bilbao, 2 Bajo
-
01001 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.253.766
-
Pamplona, 3
-
01010 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.177.441
-
Florida, 45
-
01005 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.277.454
-
Aitzgorri, 30 Bajo
-
01006 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.234.523
Autoescuela Salazar Aldayiturriaga S.C. J01436815
-
Avda. Zumalakarregi, 52
-
01400 Laudio/Llodio
-
Telefonoa: 94.672.05.40
-
C/ Álava nº 2 (ARASUR)
-
01213 Rivabellosa
-
Telefonoa: 94.672.05.40
Autoescuela San Prudencio S.L.
-
Los Herrán, 33
-
01002 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.250.888
-
Los Herrán, 37
-
01002 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.250.888
CEAM S.L
- Comandante Izarduy, 5
- 01006 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945.144.685
- Beato Tomás de Zumárraga, 20 Bajo
- 01008 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945.144.685
Formación y Servicios Escuela de Conducción S.L.
-
Cuadrilla de Vitoria nº 5 Bajo (Agrupación Alavesa del Transporte)
-
01012 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.273.600
Instituto Europa SL
-
Domingo Beltrán, 64-66 Bajo
-
01012 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.123.000
-
Manuel Iradier, 46 Bajo
-
01005 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.123.000
Zaldívar Escuela de conductores
-
Ramiro de Maeztu, 15-17 Bajo
-
01008 Vitoria-Gasteiz
-
Telefonoa: 945.224.500