Berrerabilera programa: 2. bizitza

Erabilitako arroparen gaikako bilketaren esperientzian ikusi denez, baliteke alde batera utzitako hondakinetako askori bizitza baliagarria bukatu ez izana produktu gisa eta litekeena da bizitza baliagarri hori luzatu ahal izatea, gaikako bilketa eraginkor baten bidez.

Horretarako, Arabako Foru Aldundiak 2. bizitzako berrerabilera programa lantzen du. Urrats hauek ditu:

  • Berrerabiltzeko gaiak identifikatzea.

  • Gordetzeko aukera ematen duten baldintzetan biltzea.

  • Aukeratzea.

  • Beharrezkoa bada konpontzea.

  • Eta azken urratsa izango litzateke horiek berriro merkaturatu ahal izateko beharrezko baliabideak edukitzea; izan ere, kontsumitzaile berriari segurtasuna emango dion gutxieneko bermeaz merkaturatu behar dira.

Gaur egun, garbigune eta puntu berde mugikorretan bizitza baliagarria luzatzeko aukera ematen duten produktuak bildu eta besteetatik banantzen dira, nahi dutenek jaso ditzaten.

reutilizacion segunda vida

reutilizacion segunda vida

reutilizacion segunda vida

reutilizacion segunda vida