Inforecicka

Gure etxean sortzen ditugun hondakinak hobeto kudeatzen laguntzen duen tresna da InfoRecikla. Horri esker, berrerabileraren eta birziklatzearen gaur egungo ehunekoak handitu egiten dira. Hauxe da ematen duen informazioa: zer egin etxeko hondakinekin, nora bota, noiz igarotzen den puntu berde mugikorra auzo eta herrietatik, zergatik da garrantzitsua gaika desberdintzea, zer neurritan laguntzen den ingurumena hobetzeko...

 

Horrez gain, hau ere egin ahalko duzu:

  • Edozein hondakini buruzko kontsulta egin datu base oso handi batean.

  • Hondakina uzteko aukerak jakin eta mapan lokalizatzea, GPS kokapenaren bidez edo adieraziko den helbidearen bidez.

  • Informazioa lortu bilketa gunearen telefono, helbide eta intereseko beste datu batzuei buruz.

  • Egutegiaren eta ordutegiaren bidez puntu berde mugikor hurbilenak lokalizatu.

  • Abisuen alertak eskatzea, puntu berde mugikorra noiz iritsiko den jakinarazi.

  • Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren jakinarazpenak kontsultatu.

Informazio gehiago