Landako bilketa guneen sarea
- Ingurumena
- Hondakinak
- Hondakinen bilketa eta kudeaketa
- Landako bilketa guneen sarea
Landako bilketa guneen sarea
Bilketa guneen sarea
Landako bilketa guneek Arabako landa esparruan sortzen diren hondakinak kudeatzen dituzte.
Zer motatako hondakinak biltzen ditu?
-
Obra txikietako hondakinak: erreforma txikietan sortzen diren hondakinak, hala nola adreiluak, teilak, harriak...
-
Hondakin handiak: objektu handiak, altzariak, koltxoiak, leihoak, ateak, somierrak, paletak...
-
Inausketak: inausketen eta lorezaintza lanen hondakinak bakarrik: adarrak, belarra...
Zer EZIN dugu bota?
-
Hondakin organikoak.
-
Industria hondakinak, ez arriskutsuak, ez nekazaritzakoak (lastoa, patatak, erremolatxa...)
-
Hondakin berrerabilgarriak, hala nola arropa, oinetakoak, jostailuak.
-
Etxetresna elektrikoak.
Nork erabil dezake?
Etxean obra txiki bat egitean, altzariak edo tresnak aldatzean, edo inausketa edo lorezaintza jardueretan hondakin horiek sortzen dituen edonork.
-
Ezin dute enpresek erabili beren jardueraren hondakinak botatzeko, hala nola obretako enpresek, ateak eta leihoak jartzen dituztenek, ibilgailuen tailerrek eta abar. Enpresek baimendutako kudeatzaileen bidez kudeatu behar dituzte beren hondakinak, ingurumeneko arautegiak ezartzen duen moduan.
Nola erabiltzen dira?
-
Bakoitzean adierazitakoa bakarrik bota behar da. Nahastuta dauden hondakinak kudeatzea garestiagoa da, eta kalte egiten dio balorizazioari.
-
Hondakinak edukiontziaren hondo-hondoan utzi behar dira, atea blokeatu gabe.
-
Gogoratu beste edozein hondakinetarako Garbiguneak, Puntu Berde mugikorra eta Kuadrilla eta Udalen zerbitzuak ere badaudela.
Landako bilketa gune batzuek hesiak dituzte, hobeto erabiltzeko. Galdetu zure Udaletxean nola erabil ditzakezun.
Bilketa guneen sarea
Gaur egun, 101 landa garbigune daude Sare honetan, Araba osotik banatuta.
Galdetu non daukazun zure landako bilketa gunerik hurbilena, haren ezaugarriak eta baldintzak.